Elkarlana, konpromisua, boluntariotza.

Boluntariotza programen bilatzailea

Arloak

EKOLOGISTAK MARTXAN

Ekintza ekologista Ekologistak Martxan

Ekologistak Martxanen boluntariotza ekologia sozialaren aldeko kanpaina eta sentsibilizazio ekintzetan parte-hartze aktiboan oinarritzen da. Antolakuntza asanblearioan garatzen da, boluntarioek proiektuen definizioan eta gauzatzean parte hartuz. Gizarte-eraldaketara eta ingurumenaren defentsara bideratutako ekintza kolektiboa da. Ekimenak Gipuzkoako hainbat herrietan burutzen dira.

Ingurumena |
2026/04/01

JUNEREN HEGOAK

Juneren Hegoak boluntariotza

Gaixotasuna duten adingabeei eta egoera zaurgarrian dauden familiei laguntzera bideratutako boluntariotza programa orokorra

Haurrak eta gazteak |Osasuna |
2026/01/01

GERTUAN FUNDAZIOA

Gertuan Fundazioko Boluntariotza Programa

Gertuan Fundazioko zenbait pertsona laguntzeko boluntarioak behar ditugu, komunitateko eguneroko jardueretan parte hartu ahal izateko eta kalitatezko denbora partekatzeko. Ez da ezagutza berezirik behar, zure denbora libreko zatitxo bat eskaintzeko gogoa baino. Astero, hamabostean behin edo hilero (kafe bat hartzeko, paseatzeko, zinemara joateko edo jarduera erraz bat egiteko) beste pertsona batzuen bizitza esanguratsuagoa eta interesgarriagoa izan dadin lagundu dezakezu.

Dibertsitate funtzionala |
2026/02/01

FUNDACION WHYNOT

Ingeleseko ikasketa

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzat ingeleseko klaseak, maila guztietan.

Aisialdia eta astialdia |Osasuna |
2026/02/01

ASHA-KIRAN

Eskuz Esku Lotzen (nazioarteko boluntariotza Senegalen)

"Eskuz esku lotzen" Boluntariotza Programa pertsona konprometituak gonbidatzen ditu Asha-Kiranen misioaren parte aktibo bihurtzera, India, Espainia eta Senegal lotzen dituzten elkartasun-hariak ehunduz. Programa honen bidez, boluntarioek hezkuntza, gizarte eta komunitate arloko proiektuetan laguntzen dute, hezkuntza, osasuna, inklusioa eta garapen humanoa sustatuz, bai lurraldean bertan, bai erakundeko kudeaketatik. Laguntza-esperientzia bat baino gehiago, Asha-Kiraneko boluntariotza bizipen eraldatzaile bat da, non pertsona bakoitzak bere denbora, talentua eta bihotza eskaintzen dituen mundu bidezkoago eta humanoago bat eraikitzeko.

Lankidetzarako eta garapenerako hezkuntza |Giza eskubideak |Haurrak eta gazteak |Etorkin eta errefuxiatuak |Gutxiengo etnikoak |Emakumeak |Osasuna |
2025/09/01

ASHA-KIRAN

Eskuz Esku Lotzen (boluntariotza online)

2025/01/01

AURRERATU

Sentzibilizazio eta aisialdi ekintzak eta elkartearen kudeaketa

Bidasoa bailaran (Irun, Hondarribia, Hendaia) dibertsitate funtzionala duten gazteekin jarduera egokitu eta inklusiboak antolatzen laguntzeko eta entitatearen kudeaketa administratiboan laguntzeko boluntario izan zaitezke.

Dibertsitate funtzionala |Haurrak eta gazteak |
2025/09/01

GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA - TELÉFONO DE LA ESPERANZA DE GIPUZKOA

MAITARO: komunitatea eraikitzen duten konexioak.

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Susperraldi Unitatean dauden pertsonei akonpainamentua.

Osasuna |
2025/09/10

GOYENECHE FUNDAZIOA - FUNDACIÓN GOYENECHE

Pausoak

Zu bezalako pertsonak behar ditugu erabiltzaileei komunitateko eguneroko jardueretan laguntzeko. Ez duzu inolako ezagutza espezifikorik izan behar, zure denbora librea partekatzeko gogoa besterik ez; astean bizpahiru orduz jarduea pila egin ditzakegu: kafe bat partekatu, paseatzera irten, erosketak egin, kirola egin, sukaldatu, museoak bisitatu.

Dibertsitate funtzionala |Ingurumena |
2020/01/01

FUNDACIÓN ETIOPÍA UTOPÍA TIKAL

Biltegiko logistika.

Biltegiko logistika lanetan lagundu.

Lankidetzarako eta garapenerako hezkuntza |
2025/06/13