Entitateen boluntariotza premiak

Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko elkarteetan boluntarioki egin daitezkeen ekintzak asko dira. Azpian, horietako batzuk aurkituko dituzu, eta gure bulegora (Autonomia kalea 19, behea, Donostia) gerturatuz gero, elkarteen boluntario behar gehiagori buruzko informazioa emango dizugu. Txoko honetan aurkituko dituzun elkarteetako ekintzetan parte hartu nahi bazenu, jar zaitez harremanetarako pertsonarekin kontaktuan.

 

EGOAIZIA 

  • Tel – 943203632 / 665730653
  • Email – egoaizia@egoaizia.org
  • Boluntarioen arduraduna: Lierni Fernandez
  •  
  • Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea gara, independentea, irekia eta kolaboratzailea. Eibarren sortua 1999an, eta elkarte gisa eratua 2000. urtean. Tokian-tokian beste pertsona eta erakunde batzuekin batera lan egiteko konpromisoa hartu nahi dugu, gizarte bidezkoagoak, demokratikoagoak eta solidarioagoak eraikitzeko. Beste mundu posible batekin amets egiten dugun pertsona-talde bat gara, eta hori lortzeko lan egiten dugu. Informazio gehiago EGOAIZIAren web gunean.
  •  
  • Boluntariotza premia: Arriskuan edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden familietako 8 eta 12 urte bitarteko haurrei eskolako etxeko lanetan laguntzea, astean bitan (guztira bi ordu astean), martxoan, Eibarko liburutegian. Ezinbestekoa da euskaraz jakitea.
  •  
  • —2021eko otsailean eguneratutako informazioa—

HAZI ETA IKASI 

  • Tel – 680884049
  • Email – info@hazietaikasi.org
  • Boluntarioen arduraduna: Beñat Olave
  •  
  • Zailtasun ekonomikoak, sozialak, intelektualak dituzten familietako haurrei eskola laguntza ematen dien elkartea da Hazi eta Ikasi. Informazio gehiago HAZI ETA IKASIren web gunean. Boluntariotza programa:
  •  
  • Egoera zailean dauden familietako 7 eta 14 urte bitarteko haurrei eskola laguntza ematen boluntario izan zaitez, arratsaldez, astean behin edo bitan, Bidebietan, Egian, Antiguon eta Amaran. Euskal hiztunak behar dira bereziki. Presentzialki zein online egin ahal izango da. GARRANTZITSUA: Egonkortasuna komeni da.
  •  
  • —2020ko irailean eguneratutako informazioa—

DAME TVSION 

  • Tel – 600419670
  • Email – ibondelafonda@gmail.com
  • Boluntarioen arduraduna: Ibon Casas
  •  
  • Irabazi-asmorik gabeko kultura-elkartea, itsutasunaren ikusgarritasunera eta sentikortasunera bideratua. Informazio gehiago DAME TVISIONen web gunean.
  •  
  • Erakundeak eskatzen dituen administrazio eta antolaketa-lanetan lagundu ezazu boluntario gisa: erakundearen kudeaketa, administrazio-laguntza, etab
  •  
  • —2020ko azaroan eguneratutako informazioa—

ADEMGI – Asociación de Esclerosis Múltiple de Gipuzkoa 

  • Tel – 943245600
  • Email – ustarroz@ademgi.org
  • Boluntarioen arduraduna: Maria Luisa Ustarroz
  •  
  • Esklerosi anizkoitzak eragindakoei eta bere senitartekoei zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dizkien elkartea. Informazio gehiago ADEMGIren web gunean.
  •  
  • Boluntario izan zaitezke, esklerosi anizkoitzak eragindako pertsonei zuzendutako tailer errazak dinamizatuz (eskulanak, gozogintza, pintura, etab). Astean bi ordu lirateke Intxaurrondon (Donostia).
  •  
  • —2020ko ekainean eguneratutako informazioa—

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close