ELKARTEAK
Boluntariotzaren kudeaketa
Zer da boluntariotzaren kudeaketa?
Boluntariotzako elkarteetan boluntariotzaren kudeaketa funtsezko elementua da, elkartearen helburuak lortzeko eta boluntarioen esperientzia aberasgarria izateko. Boluntariotza antolatzeko prozesuak, boluntarioen hautaketa, prestakuntza, motibazioa eta jarraipena barne, estrategia egokiak eskatzen ditu. Ondorengo loturan, boluntariotzaren antolaketarako lagungarri izango zaizkizuen alderdiak jaso ditugu. Boluntariotzaren antolaketa prozesuan zalantzarik izango bazenute, jar zaitezte gurekin harremanetan.
Zuen entitateko programetan parte hartzeko boluntario bila al zabiltzate?
Boluntarioek parte hartzen duten programak dituen irabazi asmorik gabeko entitatea bazara, lagundu zaitzakegu.
Entitateetara boluntarioen sarbidea errazteko zerbitzua dugu Gizalden, besteak beste. Entitateren batean parte hartu nahi duten pertsonekin hitz egiteko aukera dugu, eta bere perfilarekin bat datozen entitateak bilatzen ditugu. Era berean, boluntariotza premia hauen difusioa burutzen dugu sareak ematen dizkigun tresnen bitartez. Gurekin harremanetan jartzea gustura hartuko dugu; gure esku dagoen guztian lagundu eta aholkatuko zaitugu.
Zuen entitatean boluntarioek parte hartzea nahi baduzue, boluntariotza premien difusioan lagunduko dizuegu. 2 motatako boluntariotza ekimen bereiztu ditugu:
EN BLANCO
BOLUNTARIOTZA PROGRAMA IRAUNKORRAK
Zuena boluntariotza-entitatea bada eta dituzuen boluntariotza-programa iraunkorrak gure boluntariotza-programen atalean argitaratu nahi badituzu, bi modutan egin dezakezu:
- Bidal iezaguzu informazioa formulario honen bidez. Gu arduratuko gara boluntario-programen atalari gaineratzeaz.
Formularioa betetzeko jarraibideak
- Zuk zeuk kudea dezakezu informazioa, edukien kudeatzaile propio baten bidez, eta, horri esker, nahi duzun informazioa gehitu eta alda dezakezu. “Erabiltzailea” eta “Pasahitza” beharko dituzu edukien kudeatzailera sartzeko. Dagoeneko ez baduzu, eska iezaguzu posta elektronikoz (gizalde@gizalde.eus).
Boluntario izan nahi dutenek, atal horretan entitate ezberdinen boluntariotza programak bilatu ditzateke, eta gustoko duten entitatea aukeratzean, formulario baten bidez bere datuak bidali ahal izango dituzte. Datu horiek zure entitateko boluntarioen arduradunari helaraziko dizkiogu, interesa duen pertsonarekin harremanetan jar dadin.
UNEAN UNEKO EDO/ETA PREMIAZKO BOLUNTARIOTZA BEHARRAK
Boluntariotza-behar puntualak izango bazenituzte, eta horietan boluntarioek unean uneko konpromisoa har badezakete (lasterketa solidarioetako laguntza, sentsibilizazio-ekitaldietako laguntza, hondartzak garbitzeko laguntza, etab.), edo premiazko boluntariotza beharrak bazenituzte (erakundeak premiaz boluntariotza behar duenean), dela jarduera zehatz baterako, dela programa iraunkor baterako, informazioa bidal diezagukezu dagokion atalean argitara dezagun eta gure ohiko tresnen bidez (buletin digitala, sare sozialak, etab.) difusioa eman diezaiogun. Bete formulario hau:
Unean uneko edo/eta premiazko boluntariotza beharren formularioa.