Lege esparrua

Atal honetan, elkartegintza eta boluntariotzaren arloko araudi eta legeen informazioa jasotzen dugu. Legeen inguruko informazio gehiago LOTURA HONETAN aurkituko duzu.

BOLUNTARIOTZA

17/1998 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Boluntarioei Buruzkoa.

  • Fuente – Eusko Jaurlaritza
  • Fecha – 1998
  • Informazioa – Lege honen helburua hau da: irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek egiten dituzten boluntariotzako ekimenetan herritarren parte-hartzea arautzea eta sustatzea; ekimen horietan ez dira sartzen gizartean bere kasa sortzen diren elkartasun-erak.

169/2000 DEKRETUA, irailaren 1ekoa, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituena.

  • Iturria – Eusko Jaurlaritza
  • Data – 2000
  • Informazioa – Euskal Autonomia Erakidegoko Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren araudia onartzea da Dekretu honen xedea. Errolda hori Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen bitartez sortu zen, gizarte-ongizate alorreko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita. Dekretu honen beste helburuetako bat boluntariotzari buruzko beste zenbait alderdi arautzea da.

30/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren funtzionamenduari buruzkoa.

  • Fuente – Eusko Jaurlaritza
  • Fecha – 2003
  • Informazioa – Dekretu honen helburua da Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren funtzionamendua arautzea, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarrian agindutakoa betez.

45/2015 Legea, urriaren 14koa, boluntariotza arautzen duena (Espainia)

  • Iturria – Espainiako Gobernua
  • Data – 2015
  • Informazioa – Espainian boluntariotza arautzen duen legea

Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2021-2024

  • Iturria – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • Data – 2022
  • Informazioa – Oraingo estrategiak aurreko estrategiari ematen dio jarraipena, 2016an amaitu baitzen. Helburua alderdirik azpimarragarriak azaldu eta antolatzen dituen tresna lortzea da, eta ekintza koherentea zabaltzeko esparru orokor gisa balio behar du.

ELKARTEGINTZA

ELKARTEAK

7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa.

  • Iturria – Eusko Jaurlaritza
  • Data – 2007
  • Informazioa – Lege hau Euskal Herriaren Autonomia Estatutuko 10.13 artikulua baliatuz onetsi da, artikulu horren arabera Autonomia Erkidego honen bakarreko eskumen baitira irakaskuntza-, kultura-, arte-, ongintza- eta sorospen-izaerako nahiz antzeko fundazio eta elkarteak, fundazio eta elkarte horiek beren egitekoak nagusiki Euskal Herrian betetzen dituzten bitartean.

6/2016 LEGEA, maiatzaren 12koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa.

  • Iturria – Eusko Jaurlaritza
  • Data – 2016
  • Informazioa – Lege honen xedeak honako hauek dira: lehenik, hirugarren sektore soziala eratzea eta bere ezaugarriak ezartzea, hura osatzen duten erakunde eta sareen bitartez; bigarrenik, erakunde eta sare horiek indartzeko neurriak hartzea eta sustatzea; hirugarrenik, erakundeen lankidetza eta elkarlana bultzatzea, elkarrekiko eta sektore publikoarekin nahiz enpresekin izan beharrekoa; eta azkenik, sustatzea hirugarren sektore sozialak parte hartzea eta ekarpena egitea, orokorrean,
    esku-hartze sozialean, eta zehazkiago, esparru horrekin lotutako erantzukizun publikoko politika eta sistemetan..

FUNDAZIOAK

9/2016 LEGEA, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa.

  • Iturria – Eusko Jaurlaritza
  • Data – 2016
  • Informazioa – Lege honen xedea da fundazio-eskubidea arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoak arlo horretan dituen eskumenei jarraituz.

101/2007 DEKRETUA, ekainaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren
Erregelamendua onartzen duena.

  • Iturria – Eusko Jaurlaritza
  • Data – 2007
  • Informazioa – 

100/2007 DEKRETUA, ekainaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren
Erregelamendua onartzen duena.

  • Iturria – Eusko Jaurlaritza
  • Data – 2007
  • Informazioa – 

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close