ELKARTEAK
Elkarteentzako baliabideak
ESPAZIOEN LAGAPENA
Gizaldek bere bulegoko hainbat gune ditu entitateentzat eskuragarri:
+Erabilpen anitzeko gelak:
+Epe baterako biltegia:
MATERIALA MAILEGUAN HARTZEKO ZERBITZUA
Elkarteek antolatzen dituzten ekitaldiak aurrera eramateko behar izaten duten materiala maileguan hartzeko aukera ematen duen zerbitzua da hau. Erreserba egin, eskaera fitxa bete, eta fidantza jartzea nahikoa da. Derrigorrezkoa da eskaera formularioa betetzea, nahiz eta aurretik kontsulta egin beharra dagoen materiala libre dagoen ala ez jakiteko. Ondoan, zerbitzuaren araudia, maileguan hartu daitekeen material zerrenda, eta eskaera fitxa eskuragarri daude.
IRABAZI ASMORIK GABEKO ENTITATEEN KUDEAKETA
Honaino iritsi bazara, zure entitatea egoki kudeatu nahi duzulako da:
Pozten gara. Zure lana erraztu nahian, entitateen kudeaketaren inguruko hainbat gai garrantzitsuen berri duzu ondorengo lerroetan.
IRABAZI ASMORIK GABEKO ENTITATEA SORTU
Gipuzkoan irabazi asmorik gabeko entitate bat eratu nahi baduzu, leku egokian zaude.
Eraketa prozesuan lagundu eta aholkatu zaitzakegu. Sar zaitez ondorengo loturan eta hasteko behar duzun informazioa bertan duzu. Zalantzarik bazenu, gurekin harremanetan jar zaitezke.
ARGITALPEN INTERESGARRIAK
Dokumentu eta baliabideen bilduma
Atal honetan erakundeentzako eta boluntarioentzako dokumentazioa eta baliabide erabilgarriak aurkituko dituzu.
(OHARRA: une honetan atal hau eguneratzen ari gara, hortaz, akatsak izan ditzazke.)
GIPUZKOAKO ARETO ETA BILERA GELEN BILDUMA
Ondorengo dokumentuan, elkarteek beren ekintzak (hitzaldiak, jardunaldiak, ikastaroak, etab) aurrera eramateko, Gipuzkoan eskuragarri dauden areto, bilera gela, eta erabilera anitzerako gelen bilduma jaso dugu:
IRABAZI ASMORIK GABEKO ELKARTEENTZAT DIRULAGUNTZAK
EKINTZEN DIFUSIOA
Antolatzen dituzuen jardueren berri ematea nahi baduzue (ekitaldiak, ikastaroak, tailerrak, kanpainak, etab.), bete ezazue beheko botoian klik egitean agertuko zaizuen formularioa, eta gure ohiko tresnen bidez egingo dugu zabalkundea:
– Gure webgunearen agenda.
– Aldizkari elektronikoa.
– Erakusleihoa.
– Sare sozialak.
Oraindik elkar ezagutzen ez badugu, aurkeztu zeuen entitatea
Oraindik ez al dugu elkar ezagutzen? Zuen entitatea ezagutu nahi dugu. Ondorengo formularioa bete eta zuen berri jakingo dugu. Era horretan gainera, zuen entitatea ezagutarazi ahal izango dugu eta eskaintzen ditugun zerbitzu eta baliabideen erabiltzaile izan zaitezkete.