Kudeaketa ekonomiko eta fiskala

EN BLANCO
Zeintzuk dira irabazi asmorik gabeko entitateek dituzten betebehar fiskalak?

Fecha – 18/12/2012

Elkarteen betebehar fiskalak egiten duten jarduerarekin zuzenki erlazionatuak egongo dira. Kasu gehienetan irabazi asmorik gabekoak izateagatik zergak ordaintzera beharturik ez egon arren, zerga-salbuespena lortzeko hainbat eskari prestatu eta aurkeztu beharko dira.

Orokorrean elkarteek kontuan hartu beharreko zerga garrantzitsuenak ondorengoak dira:

– Identifikazio Fiskal Kodea: Aktibitate ekonomikoren bat gauzatzen duten elkarte guztiek beren egoitza sozialari dagokion Foru Ogasunean zentsaturik egon behar dute. Horretarako lehenengo pausoa Identifikazio Fiskal Kodea lortzea da, elkartea fiskalki identifikatzen duen zenbakia.

– Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): Kontsumoa zergapetzen duen zerga da. Elkarteek zerbitzu edo ondasun bat erosten duenean B.E.Z.a ordaindu beharra daukate, eta aldiz zerbitzua edo ondasuna saltzen dutenean B.E.Z.a kobratu eta Foru Ogasunari ematera behartuta daude. Ordaindu eta kobratutako B.E.Z.aren arabera; ordaindutakoa kobratutakoa baino gehiago bada dirua jasoko du eta alderantziz bada, ordaindu egin beharko du. Hala ere, hainbat aktibitate B.E.Z.etik salbuetsita daude, eta batzuetan aktibitate hauek garatzen dituzten elkarteei B.E.Z.ren zerga-salbuespena eskatzea komeni zaie, modu honetan prezioa merkeagotu baitezakete.

– Sozietateen gaineko Zerga: Erakunde guztiek ordaindu beharreko zerga da, nahiz eta irabazi asmorik gabeko elkarteetan salbuespen kasuak aurreikusten diren. Elkarteen diru iturriak bazkideen kuotak, dohaintzak eta diru-laguntzak soilik badira, aitorpena egin beharko da, baina ez da beharrezkoa izango zerga ordaintzea. Elkarteen helburuekin bat ez datozen aktibitate ekonomikoak garatzen direnean aldiz, onurarik badute %25a ordaintzea behartua daude.

– Ekonomia Jardueren gaineko Zerga: Irabazi asmorik gabeko elkarteak zerga hau ordaintzetik salbuetsita egon daitezke, eta alta Foru Ogasunean ematen bada ere, udaletxeak dira zerga-salbuespena eman dezaketen erakunde bakarrak. Herri-onurakotzat aitortutako elkarteek ez dute zerga hau ordaindu behar.

Iturria: www.gipuzkoagazteria.net

Sozietateen gaineko zerga

Data – 2021/01/18

Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 126.3 artikuluaren arabera, partzialki salbuetsita dauden entitateek (2/2014 Foru Arauaren 12.2 artikulua) ez dute aitorpena aurkeztu beharrik honako baldintza hauek betetzen dituztenean:

– Urteko diru-sarrerak ez izatea, guztira,100.000 eurotik gorakoak.
– Atxikipena duten salbuetsi gabeko errentei dagozkien diru-sarrerak urtean 2.000 euro baino handiak ez izatea.
– Eskuratzen dituzten salbuetsi gabeko errenta guztiek atxikipena edukitzea.

Elkarte batek aurkeztu behar al du SZren aitorpena (200 eredua)?

Aurretik adierazitako baldintzak betetzen dituen elkarteak ez du sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu beharrik.

Zer egin behar du SZren aitorpena aurkeztu beharrik ez duen elkarte batek (200 eredua)?

Elkarteak sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkez dezake (200 eredua) edo ez.

• 200 eredua ez aurkeztea erabakitzen badu, horren berri eman ahal izango dio Gipuzkoako Foru Ogasunari, Zergabidea plataforman horretarako eskuragarri dagoen idazki baten bidez. (https://multimedia.gipuzkoa.eus/media/video/53924437.1080.mp4)
• Edo 200 eredua aurkeztu dezake (ondorengo loturan ikus daiteke nola egin behar den).

Informazio gehiago: 2020KO SOZIETATEEN GAINEKO ZERGARI BURUZ INFORMAZIOA, ELKARTEEI ZUZENDUA (PARTZIALKI SALBUETSITAKO ENTITATEAK) 

 

Ze finantziazio iturri izan ditzazke elkarte batek?

Azken errebisioa: 2024ko uztaila

Entitate batek izan ditzakeen finantziazio iturriak propioak, nahiz kanpokoak izan daitezke:

Propioak, bazkideek jartzen dituzten kuotak izan daitezke, edota, entitateak eskaintzen dituen zerbitzu edo ekintzen bidez lortzen dituen mozkinak.

Kanpo finantziazio iturrien artean, publikoak edo pribatuak aurkitu daitezke:

Finantziazio iturri publikoak:

Administrazio publikoak ematen dituen dirulaguntzak dira. Urtean zehar, administrazio publikoak (udaletxeak, aldundiak edo lurralde gobernuak) irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza deialdiak egiten ditu. Entitate bakoitzak, martxan jarri nahi duen proiektua finantzatzeko balio ahalko dion dirulaguntza deialdiarengana jo beharko du.

Gure web gunean, Elkarteen txokoko “Baliabideak” atalean, indarrean dauden dirulaguntza deialdiak biltzen ditugu.

Finantziazio iturri pribatuak:

Aurrezki kutxen gizarte ekintzek, urtero, irabazi asmorik gabeko entitateei zuzendutako dirulaguntza deialdiak antolatzen dituzte:

KUTXA FUNDAZIOA

FUNDACIÓN SANTANDER

LA CAIXA FUNDAZIOA

CAJA MADRID GIZARTE EKINTZA

BANCAJA GIZARTE EKINTZA

IBERCAJA

Antzekoak diren aurrezki kutxetan bila dezakezu antzeko deialdiak aurkitzeko.

Bestetik, irabazi asmorik gabeko entitateentzat dirulaguntza deialdiak antolatzen dituzten enpresak eta fundazioak ere badaude.:

CARREFOUR FUNDAZIOA

IBERDROLA FUNDAZIOA

MAPFRE FUNDAZIOA

ROMANILLOS FUNDAZIOA

PELAYO FUNDAZIOA

ORDESA FUNDAZIOA

FUNDACION MUTUA MADRILEÑA

ONCE FUNDAZIOA

ORKLI – Orklidea.

FAGOR TALDEA – Herrigintza.

SOLUCIONES ONG web atarian, dirulaguntzen inguruko informazio guztiak biltzen du (dirulaguntza publiko nahiz pribatuak):

SOLUCIONES ONG

Bestalde, finantziazioa lortzeko beste hainbat ekimen ere badaude: CROWDFOUNDING, TEAMING, etab:

CROWDFOUNDING PLATAFORMAK (bilduma)

GOTEO EUSKADI 

TEAMING

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala berritzeko eta digitalizatzeko laguntzak

Azken errebisioa: 2024ko otsaila

Iturria: Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia.

Atal honetan, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzeko hainbat laguntza, dirulaguntza eta sari biltzen dituen txostena jaso dugu. Txosten hau Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak eratu du Eusko Jaurlaritzak eskatuta. (irakurri gehiago)

“Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala berritzeko eta digitalizatzeko laguntzak” txostena.

 

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close