Elkarlana, konpromisua, boluntariotza.
Boluntariotza programen bilatzailea
FUNDACIÓN IZAN - IZAN FUNDAZIOA
Gizakia Helburu programa
Programaren xede nagusia gizabanakoa edozein adikzioaren aurrean babestea da. Boluntarioek arlo ezberdinetan parte hartzen dute, batez ere aisialdiko ekintzetan laguntzen (paseoetan lagundu, kirola, mahai jolasak, etab.).
EDE SUSPERGINTZA
Berbizi.
Berbizi boluntariotza programa bat da, eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta haien seme-alabei laguntzen diegu. Gure helburua hurbileko harremanen bidez laguntza komunitarioa eta gizarteratzea sustatzea da. Bountarioak emakumea izan behar du eta 18 urtetik gorakoa.
DUCHENNE FM
Udalekuak
Abuztuaren 11tik 19ra izango diren famili-udalekuen antolaketan lagundu, astialdiko begirale bezala, sukaldeko lanetan eta beste hainbat lanetan. Boluntarioak, 18 urtetik gorakoak eta zaintzak behar dituzten pertsonekin aritzen edo astialdian eperientzia duten pertsonak behar dute izan.
EKOLOGISTAK MARTXAN
Ekintza ekologista Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanen boluntariotza ekologia sozialaren aldeko kanpaina eta sentsibilizazio ekintzetan parte-hartze aktiboan oinarritzen da. Antolakuntza asanblearioan garatzen da, boluntarioek proiektuen definizioan eta gauzatzean parte hartuz. Gizarte-eraldaketara eta ingurumenaren defentsara bideratutako ekintza kolektiboa da. Ekimenak Gipuzkoako hainbat herrietan burutzen dira.
JUNEREN HEGOAK
Juneren Hegoak boluntariotza
Gaixotasuna duten adingabeei eta egoera zaurgarrian dauden familiei laguntzera bideratutako boluntariotza programa orokorra
GERTUAN FUNDAZIOA
Gertuan Fundazioko Boluntariotza Programa
Gertuan Fundazioko zenbait pertsona laguntzeko boluntarioak behar ditugu, komunitateko eguneroko jardueretan parte hartu ahal izateko eta kalitatezko denbora partekatzeko. Ez da ezagutza berezirik behar, zure denbora libreko zatitxo bat eskaintzeko gogoa baino. Astero, hamabostean behin edo hilero (kafe bat hartzeko, paseatzeko, zinemara joateko edo jarduera erraz bat egiteko) beste pertsona batzuen bizitza esanguratsuagoa eta interesgarriagoa izan dadin lagundu dezakezu.
ASHA-KIRAN
Eskuz Esku Lotzen.
"Manos que Enlazan" Boluntariotza Programak elkartasuna, topaketa eta gizarte-konpromisoa sustatzen ditu boluntarioen parte-hartze aktiboaren bidez. Gaur egun, bi modalitate eskaintzen ditu: nazioarteko aurrez aurreko boluntariotza Saint-Louis-en (Senegal), haur zaurgarriei eta tokiko komunitateari laguntzeko; eta online boluntariotza Euskaditik, Málaga-ko Vínculos Proiektuaren barruan pertsona migratzaileei gaztelania-eskolak emanez. Parte-hartzaile guztiek aldez aurretik informazio-prozesu bat egiten dute, esperientzia egokia eta aberasgarria bermatzeko inplikatutako pertsona guztientzat.
AURRERATU
Sentzibilizazio eta aisialdi ekintzak eta elkartearen kudeaketa
Bidasoa bailaran (Irun, Hondarribia, Hendaia) dibertsitate funtzionala duten gazteekin jarduera egokitu eta inklusiboak antolatzen laguntzeko eta entitatearen kudeaketa administratiboan laguntzeko boluntario izan zaitezke.
GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA - TELÉFONO DE LA ESPERANZA DE GIPUZKOA
MAITARO: komunitatea eraikitzen duten konexioak.
Donostia Unibertsitate Ospitaleko Susperraldi Unitatean dauden pertsonei akonpainamentua.
GOYENECHE FUNDAZIOA - FUNDACIÓN GOYENECHE
Pausoak
Zu bezalako pertsonak behar ditugu erabiltzaileei komunitateko eguneroko jardueretan laguntzeko. Ez duzu inolako ezagutza espezifikorik izan behar, zure denbora librea partekatzeko gogoa besterik ez; astean bizpahiru orduz jarduea pila egin ditzakegu: kafe bat partekatu, paseatzera irten, erosketak egin, kirola egin, sukaldatu, museoak bisitatu.