Elkarlana, konpromisua, boluntariotza.
Boluntariotza programen bilatzailea
EDE SUSPERGINTZA
Berbizi.
Berbizi boluntariotza programa bat da, eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta haien seme-alabei laguntzen diegu. Gure helburua hurbileko harremanen bidez laguntza komunitarioa eta gizarteratzea sustatzea da. Bountarioak emakumea izan behar du eta 18 urtetik gorakoa.
DUCHENNE FM
Udalekuak
Abuztuaren 11tik 19ra izango diren famili-udalekuen antolaketan lagundu, astialdiko begirale bezala, sukaldeko lanetan eta beste hainbat lanetan. Boluntarioak, 18 urtetik gorakoak eta zaintzak behar dituzten pertsonekin aritzen edo astialdian eperientzia duten pertsonak behar dute izan.
EKOLOGISTAK MARTXAN
Ekintza ekologista Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanen boluntariotza ekologia sozialaren aldeko kanpaina eta sentsibilizazio ekintzetan parte-hartze aktiboan oinarritzen da. Antolakuntza asanblearioan garatzen da, boluntarioek proiektuen definizioan eta gauzatzean parte hartuz. Gizarte-eraldaketara eta ingurumenaren defentsara bideratutako ekintza kolektiboa da. Ekimenak Gipuzkoako hainbat herrietan burutzen dira.
JUNEREN HEGOAK
Juneren Hegoak boluntariotza
Gaixotasuna duten adingabeei eta egoera zaurgarrian dauden familiei laguntzera bideratutako boluntariotza programa orokorra
GERTUAN FUNDAZIOA
Gertuan Fundazioko Boluntariotza Programa
Gertuan Fundazioko zenbait pertsona laguntzeko boluntarioak behar ditugu, komunitateko eguneroko jardueretan parte hartu ahal izateko eta kalitatezko denbora partekatzeko. Ez da ezagutza berezirik behar, zure denbora libreko zatitxo bat eskaintzeko gogoa baino. Astero, hamabostean behin edo hilero (kafe bat hartzeko, paseatzeko, zinemara joateko edo jarduera erraz bat egiteko) beste pertsona batzuen bizitza esanguratsuagoa eta interesgarriagoa izan dadin lagundu dezakezu.
FUNDACION WHYNOT
Ingeleseko ikasketa
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzat ingeleseko klaseak, maila guztietan.
ASHA-KIRAN
Eskuz Esku Lotzen (nazioarteko boluntariotza Senegalen)
"Eskuz esku lotzen" Boluntariotza Programa pertsona konprometituak gonbidatzen ditu Asha-Kiranen misioaren parte aktibo bihurtzera, India, Espainia eta Senegal lotzen dituzten elkartasun-hariak ehunduz. Programa honen bidez, boluntarioek hezkuntza, gizarte eta komunitate arloko proiektuetan laguntzen dute, hezkuntza, osasuna, inklusioa eta garapen humanoa sustatuz, bai lurraldean bertan, bai erakundeko kudeaketatik. Laguntza-esperientzia bat baino gehiago, Asha-Kiraneko boluntariotza bizipen eraldatzaile bat da, non pertsona bakoitzak bere denbora, talentua eta bihotza eskaintzen dituen mundu bidezkoago eta humanoago bat eraikitzeko.
ASHA-KIRAN
Eskuz Esku Lotzen (boluntariotza online)

AURRERATU
Sentzibilizazio eta aisialdi ekintzak eta elkartearen kudeaketa
Bidasoa bailaran (Irun, Hondarribia, Hendaia) dibertsitate funtzionala duten gazteekin jarduera egokitu eta inklusiboak antolatzen laguntzeko eta entitatearen kudeaketa administratiboan laguntzeko boluntario izan zaitezke.
GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA - TELÉFONO DE LA ESPERANZA DE GIPUZKOA
MAITARO: komunitatea eraikitzen duten konexioak.
Donostia Unibertsitate Ospitaleko Susperraldi Unitatean dauden pertsonei akonpainamentua.