Boluntarioak behar ditugu

Formulario honen bidez, elkarteek zuen boluntario-beharrak bidal ditzakezue, jasotzen joan gaitezen eta interesdunei helarazi ahal izan diezazkiegun.

Jarraibideak:

  1. Elkartea: Irabazi-asmorik gabeko erakundearen izena.
  2. Entitatearen jarduera eremuak:  Adierazi zuen erakundeak lan egiten duen eremua adierazten duen laukia (bat baino gehiago adieraz daiteke).
  3. Entitatearen deskribapena: Deskribatu labur-labur erakundea zertan aritzen den eta bere helburu orokorrak.
  4. Programaren izena: Boluntarioek parte hartzen duten programaren izena (Garrantzitsua: erakundean programa bat baino gehiago izanez gero, formulario bat bete behar da programa bakoitzeko).
  5. Programaren jarduera-eremuak: Adierazi programan lantzen den eremua adierazten duen laukia (bat baino gehiago aipa daitezke).
  6. Programaren deskribapen laburra: Boluntariotza programaren alderdi orokorren deskribapena lerro gutxi batzuetan.
  7. Programaren deskribapen luzea: Boluntariotza programa modu zabalagoan deskribatu.
  8. Boluntarioaren profila (adina): Adierazi bilatzen duzuen profilaren laukia (bat baino gehiago adieraz daiteke):
    1. 18 urtetik beherakoa: adierazi lauki hau 18 urtetik beherako boluntarioak onartzen badituzue.
    2. Adinez nagusiak: adierazi lauki hau behar dituzuen boluntarioak beti 18 urtetik gorakoak izan behar badira.
    3. 18-30 urte bitarteko gazteak: adierazi lauki hau 18-30 urte bitarteko pertsonak bakarrik behar badituzue.
    4. 65 urtetik gorakoak: adierazi laukitxo hau 65 urtetik gorakoak bakarrik behar badituzue.
    5. Unibertsitarioak: adierazi lauki hau profil hori betetzen duten pertsonak bakarrik behar badituzue.
    6. Guztiak: adierazi lauki hau profil guztietako pertsonek boluntario gisa parte-har badezakete.
  9. Zeregin mota: Programa honetan boluntarioek egingo duten jarduera mota adierazten duen laukia adierazi (bat baino gehiago adieraz daiteke)..
  10. Esku hartzeko kolektiboa: Adierazi zein kolektiborenzat egingo den lana (bat baino gehiago aipa daiteke).
  11. Parte hartzeko urte-garaia: Adierazi lan egingo den urteko garaia (bat baino gehiago adieraz daiteke).
  12. Zein egunetan?: Adierazi lan egingo den asteko aldiak (bat baino gehiago adieraz daiteke).
  13. Programaren hasera data: Programa zein datatan hasiko den (edo hasi den) adierazi.
  14. Programaren bukaera data: Programa zein datatan bukatzen den adierazi (bukatzen bada). Bukaera datarik ez balu, 15. puntuan baiezkoa adierazi.
  15. Programa iraunkorra al da?: Adierazi programa iraunkorra den (ez du amaiera-datarik aurreikusita) ala ez (amaiera-data aurreikusia du)..
  16. Programa garatzen den herriak edo hiriak: Adierazi programa garatuko den Gipuzkoako herriak edo hiriak.
  17. Harremana: Osatu zure erakundeko boluntarioen arduradunarekin harremanetan jarri ahal izateko eskatzen diren datuak.

Bestelako lotura interesgarriak

[insert_php] get_template_part( ‘/includes/gestion-del-voluntariado-lista-eus’ ); [/insert_php]

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close