ELKARTEAK
Boluntariotzaren kudeaketa
Zuen entitateko programetan parte hartzeko boluntario bila al zabiltzate?
Boluntarioek parte hartzen duten programak dituen irabazi asmorik gabeko entitatea bazara, lagundu zaitzakegu.
Entitateetara boluntarioen sarbidea errazteko zerbitzua dugu Gizalden, besteak beste. Entitateren batean parte hartu nahi duten pertsonekin hitz egiteko aukera dugu, eta bere perfilarekin bat datozen entitateak bilatzen ditugu. Era berean, boluntariotza premia hauen difusioa burutzen dugu sareak ematen dizkigun tresnen bitartez. Gurekin harremanetan jartzea gustura hartuko dugu; gure esku dagoen guztian lagundu eta aholkatuko zaitugu.
Gure entitatean boluntarioek parte hartzea nahi dugu
Ederki! Erabaki ona! Boluntarioen bilaketan lagun zaitzakegu, horretarako ondorengo formularioa betetzea eskatuko dizugu.
Jarraibideak:
- Elkartea: Irabazi asmorik gabeko entitatearen izena.
- Azalpen txikia: Entitatearen helburuak adierazi.
- Programa: Boluntarioek parte hartuko duten programaren izena (Garrantzitsua: programa bat baino gehiago izanez gero, programa bakoitzeko formulario bana bete).
- Boluntarioek egin beharreko lanen azalpena: Aipatutako programan boluntarioak burutuko dituen ekintzak adierazi.
- Egunak eta ordutegiak: Egunak eta ordutegiak elkartea eta boluntarioaren artean adostuko badira, laukia markatu. Hala ez bada, ekintzaren ordutegiak zeintzuk diren adierazi.
- Profila: Balizko boluntarioek izan beharreko ezaugarri, ezagutza, jarrera, adin minimoa/maximoa,…
- Eskatzen diren datuak bete zure entitateko boluntarioen arduradunarekin harremanetan jarri ahal izateko.