Boluntariotza eta parte hartzearen sustapena

EN BLANCO
Heziketa zentruak

BEGIRALDATU, 15 urtetik gorako ikasleak dituzten edozein heziketa zentroei (batxilergoa, lanbide heziketa…) zuzendua dagoen gazteen artean boluntariotza eta gizarte parte hartzea sustatzeko programa da.

Gaur egun gizartean nagusi diren balioen artean ez daude konpromisoa eta doakotasuna. Ezta gizaki ororen ongia/ona bilatzen duten ekimenetan edo herrigintzan inplikatzea ere. Hau horrela, boluntariotza eta doainik besteen alde, edo gizarte osoaren alde aktiboki aritzeko joerak  ondorengo belaunaldietara transmititzea arriskuan egon daiteke. “Begiraldatu” programaren bidez 15-18 urte bitarteko gazteei, boluntariotza eta parte hartzea hurbildu eta ezagutarazi nahi zaizkie. Programaren asmoa beraien ingurune hurbileko errealitateetara begiak ireki eta beraiek eskubide eta ardurak dituzten hiritarrak direla konturaraztea da batetik, eta errealitateaz jabetu ondoren gizartean esku hartzeko eta eraldatzeko duten botere eta ahalmenez konturaraztea bestetik. Programa honen bitartez gainera, parte hartze hori errealitatean nola txertatzen den ikusi ahal izango da, entitate ezberdinek boluntarioekin dituzten programak ezagutuz, egunen batetan pausoa ematera animatuko balira, nora jo edo nondik hasi jakin dezaten. Programa hau, 2021-2024 Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren 3garren lerro estrategikoan kokatzen da (Parte-hartzearen, elkartasunaren eta lankidetzaren kultura bultzatzea). Lerro estrategiko horretan, “Hezkuntza-eremuan sentsibilizatzea boluntario-lanaren eta partaidetza sozialaren balioaren inguruan” helburuarekin, “Sentsibilizazio-programak etengabe garatzea, ikastetxeetan eta unibertsitateetan” ekintza finkatzen da.

Programaren helburuak bi dira nagusiki:

  1. Gazteei partehartzea eta boluntariotzaren berri eman, eta bere ingurune hurbilean aktiboki partehartzearen garrantzia azpimarratu.
  2. Hiritar bezala gizartean dituzten arduretaz hausnartu. Gazteei beren aisialdia, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko espazio bezala aurkeztu.

Ikastetxeen beharren eta eskakizunen arabera moldaketak egin badaitezke ere, proiektua 3 fasetan burutzen da.

  1. Hausnarketa fasea. Fase honen helburua gazteek beraien ingurune hurbileko errealitateari begiak irekitzea da. Dinamika baten bidez, bertan aurki ditzaketen arazo edo eraldatu/hobetu daitezken egoerak identifikatzea da.
  2. Fase kritikoa. Lehen fasean landutakotik abiatuz, hiritar bezala beraien ingurune hurbilean intzidentzia izateko duten arduraz eta gizartean esku hartzeko eta eraldatzeko duten botere eta ahalmenez konturaraztea izango du helburu.
  3. Fase parte hartzailea. Fase honek parte hartze hori errealitatean nola txertatzen den ikustea du helburu, entitate ezberdinek boluntarioekin  dituzten programak ezagutuz.

Informazio gehiago eta eskaerak
Gizalde – Gipuzkoako boluntariotza agentzia
Tel: 943428013
E-mail: begiraldatu@gizalde.eus
Harremanetarako pertsona: Imanol García de Eulate

Unibertsitatea

Unibertsitate komunitateari zuzendutako gizarte partehartzearen sustapenerako programaren bidez (“Unikide”), unibertsitateko ikasle eta irakasleen artean partehartzea eta boluntariotza ezagutarazi eta sustatu nahi da.

Programa hau, 2021-2024 Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren 3garren lerro estrategikoan kokatzen da (Parte-hartzearen, elkartasunaren eta lankidetzaren kultura bultzatzea). Lerro estrategiko horretan, “Hezkuntza-eremuan sentsibilizatzea boluntario-lanaren eta partaidetza sozialaren balioaren inguruan” helburuarekin, “Sentsibilizazio-programak etengabe garatzea, ikastetxeetan eta unibertsitateetan” ekintza finkatzen da.

Programa honen bitartez, honako ekintzak bultzatu nahi dira:

  • Partehartzaren inguruko sentsibilizazio tailerrak, ikasgela barruan nahiz kanpoan, talde bakouitzaren beharretara egokituta.
  • Gai zehatzen inguruan (elkartegintza, boluntariotza, partehartzea, hirugarren sektorea, irabazi asmorik gabeko entitateen kudeaketa,…) saio espezializatuak garatzeko irakasleentzat laguntza, Gipuzkoako entitateen partehartzea erraztuz.
  • Unibertsitateko elkarteei laguntza (aholkularitza, laguntza teknikoa, formazioa,…)
  • Informazio eta sentsibilizazio kanpainak (Nazioarteko Boluntariotza Egunaren ospakizuna, boluntariotza elkarteen feria, etab…)
  • Partehartzea, boluntariotza eta elkartegintzaren inguruko ikastaro, ekintzak eta bestelako ekimenak, eta Gipuzkoako elkarteen boluntariotza beharrak jasotzen dituzten informazio puntuak.

Informazio gehiago eta eskaerak
Gizalde – Gipuzkoako boluntariotza agentzia
Tel: 943428013
E-mail: unikide@gizalde.eus
Harremanetarako pertsona: Imanol García de Eulate

Eskatutako beste edozein lekutan

    * Derrigorrez bete beharreko atalak

    Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

    The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

    Close