Boluntariotza

Boluntario izan nahi dut

Laguntzea gustuko duzu. Zure ingurunearen hobekuntzan parte hartu nahi duzu. Bidezko gizarte baten alde lan egin nahi duzu. Eta entitate batean beste pertsona batzuekin elkarlanean egin nahi duzu, zure ahaleginak eta laguntzak inpaktu gehien izan dezan.

Ongi etorria izan zaitez! Hastera zoazen boluntariotzaren abentura honetan lagun zaitzakegu.

Baina, ba al dakizu zer den boluntario izatea?

Jarraitu aurretik, boluntario izateak zer esan nahi duen ezagutzea ondo legoke, ezta? Kontzeptuak argitu eta boluntariotzaren ezaugarriak ezagutzea komeni da. Benetan boluntario izan nahi baduzu, horrek zer suposatuko dizun ulertzeko minutu batzuk har itzazu.

Pausoa eman nahi dut

BOLUNTARIOTZARA HURBILTZEKO SAIOAK

Boluntario izateko urratsak

Boluntario bezala parte hartu dezakezun entitateen bilaketan lagunduko dizugu. Zuretzat egokienak izan daitezkeen elkarteak bilatzen saiatuko gara, zure trebetasunak ezagutzak etab uztartzen saiatuz. Azken finean, sartuko zaren elkartean gustura aritzea nahiko genuke.

Boluntario izan aurretik zeure buruari galdetu

Guregana edo ezagutzen duzun elkarteren batera jo aurretik, honako hau proposatzen dizugu: zeure buruari egiteko galderak. Boluntariotzaren aurrean duzun kokapenaz jabetzeko lagungarri izango zaizu.

Boluntario bezala hasi baino lehen, ondoren  azaltzen dizkizugun urratsak kontuan hartzea gomendatzen dizugu:

  1. Zergatik izan nahi dut boluntario? Boluntario izatera mugiarazten zaituzten motibazioen inguruan hausnarketa txiki bat egin ezazu.
  2. Zer dakizu egiten? Zeintzuk dira zure gaitasunak, zein arloetara egokitu ditzakezu, eta zeure burua, zein motatako ekintzetarako ikusten duzu prestatuen aztertu. Ekintza xumeak egiten badituzu ere laguntza handikoa izan zaitezke.
  3. Zertan lagundu nahi duzu? Gehien erakartzen zaituen arloan, zeure burua egokien ikusten duzunean pentsa ezazu, zein gizataldera zuzendu nahi duzun zure ekintza (adineko pertsonak, ezintasunak dituzten pertsonak, Giza eskubideak, etab). Web gune honetako elkarteen gidan, aukeraketan lagunduko dizun arlo ezberdinen zerrenda ikusiko duzu.
  4. Zenbat denbora dut? Zenbat denbora emateko prest nago? Zenbat denbora eskaini dezakezun zehaztu ezazu. Boluntario bezala aritzeko zenbat ordu eskaini ditzakezun pentsa ezazu, zenbat egun, ze maiztasunekin, …
  5. Lagundu nahi duzun arloko elkarteetako informazioa biltzen joan zaitez. Ze helburu dituzte? Zeintzuk dira beren proiektuak? Ze ekintza egiten dituzte? Nola egiten dute lan?
  6. Nahikoa informazio lortu duzula uste duzunean, aukera ezazu bilatzen ari zarenera gehien egokitzen den elkartea. Elkarteko boluntarioen arduradunarekin elkarrizketa bat adostu eta zehazten joan zaitezte zein ekintza burutuko dituzun eta zure dedikazioa.

Boluntario izateko ematen dituzun urrats hauetan laguntzeko, hala nahi bazenu, gure bulegotik pasa zaitezke. Boluntario beharrei buruzko informazioa dugu, elkarteei buruzkoa, arlo ezberdinena, etab. Guk lagundu zaitzakegu.

Non izan naiteke boluntario?

Boluntariotza programak dituzten entitate ugari daude, eta bertan zu bezalako pertsona ugarik parte hartzen dute. Entitate hauek lan egiten duten arloen informazioa aurkituko dituzu jarraian.

Informazio gehiago nahi al duzu? Elkarteren baten bila al zabiltza? Edozein zalantza bazenu, galdeiguzu

* Derrigorrez bete beharreko atalak

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close