Lege esparrua
Atal honetan, elkartegintza eta boluntariotzaren arloko araudi eta legeen informazioa jasotzen dugu. Legeen inguruko informazio gehiago LOTURA HONETAN aurkituko duzu.
BOLUNTARIOTZA
17/1998 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Boluntarioei Buruzkoa.
- Fuente – Eusko Jaurlaritza
- Fecha – 1998
- Informazioa – Lege honen helburua hau da: irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek egiten dituzten boluntariotzako ekimenetan herritarren parte-hartzea arautzea eta sustatzea; ekimen horietan ez dira sartzen gizartean bere kasa sortzen diren elkartasun-erak.
169/2000 DEKRETUA, irailaren 1ekoa, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituena.
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data – 2000
- Informazioa – Euskal Autonomia Erakidegoko Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren araudia onartzea da Dekretu honen xedea. Errolda hori Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen bitartez sortu zen, gizarte-ongizate alorreko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita. Dekretu honen beste helburuetako bat boluntariotzari buruzko beste zenbait alderdi arautzea da.
30/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren funtzionamenduari buruzkoa.
- Fuente – Eusko Jaurlaritza
- Fecha – 2003
- Informazioa – Dekretu honen helburua da Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren funtzionamendua arautzea, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarrian agindutakoa betez.
45/2015 Legea, urriaren 14koa, boluntariotza arautzen duena (Espainia)
- Iturria – Espainiako Gobernua
- Data – 2015
- Informazioa – Espainian boluntariotza arautzen duen legea
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017-2020
- Iturria – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
- Data – 2017
- Informazioa – 2001. urtean sortu zen Euskadin Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, topaketarako organo gisa, eta honako helburu honekin: elkartasunari lotutako politiken gainean hausnarketa egitea eta jarduera koherentea, eraginkorra eta koordinatua sustatzea gizarte honetan boluntariotzaekintza bultzatzeko zeregin zaila eta konplexua aurrera eroan ahal izateko.
ELKARTEGINTZA
ELKARTEAK
7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa.
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data – 2007
- Informazioa – Lege hau Euskal Herriaren Autonomia Estatutuko 10.13 artikulua baliatuz onetsi da, artikulu horren arabera Autonomia Erkidego honen bakarreko eskumen baitira irakaskuntza-, kultura-, arte-, ongintza- eta sorospen-izaerako nahiz antzeko fundazio eta elkarteak, fundazio eta elkarte horiek beren egitekoak nagusiki Euskal Herrian betetzen dituzten bitartean.
FUNDAZIOAK
9/2016 LEGEA, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa.
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data – 2016
- Informazioa – Lege honen xedea da fundazio-eskubidea arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoak arlo horretan dituen eskumenei jarraituz.
101/2007 DEKRETUA, ekainaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren
Erregelamendua onartzen duena.
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data – 2007
- Informazioa –
100/2007 DEKRETUA, ekainaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren
Erregelamendua onartzen duena.
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data – 2007
- Informazioa –