Sentzibilizazio eta aisialdi ekintzak eta elkartearen kudeaketa

Programaren hasiera: 2025/09/01

Dibertsitate funtzionala Haurrak eta gazteak

Gizarte inklusiboago baten alde lan egin nahi al duzu? Aurreratu elkartean aniztasun funtzionala duten haur eta gazteei laguntzen diegu, haien autonomia, parte-hartzea eta bizi-kalitatea sustatuz. 

Boluntario gisa, aniztasun funtzionala duten gazteentzako jarduera egokitu eta inklusiboak antolatzen lagundu dezakezu: tailerrak, aisialdi irteerak, kirol jarduerak, ekitaldi kulturalak, betiere inklusioaren ikuspegitik pentsatuta. 

Bestalde, nahiago baduzu, elkartearen eguneroko funtzionamenduan ere parte hartu dezakezu, lan administratiboetan lagunduz eta gure jarduera gero eta gazte gehiagorengana hel dadin bultzada emanez.

 Gure lana Bidasoako eskualdean garatzen dugu, batez ere Irungo, Hondarribiko eta Hendaia inguruan. Zure denbora eta konpromisoa funtsezkoak dira benetako aldaketa eragiteko. Zatoz Aurreratura eta egin ezazu zure ekarpena gizarte justuago baten alde! 

Parte hartzeko urte garaiak:

  • Urte guztian

Parte hartzeko denbora:
  • Asteburutan - Arratsaldez
  • Asteburutan - Goizez
  • Astegunetan - Arratsaldez
  • Astegunetan - Goizez

Ekintzaren hartzaileak:
  • Dibertsitate funtsionala dutenak
  • Haur eta gazteak

Boluntarioen profila:
  • Denak

Boluntarioen lanak:
  • Administrazio eta logistika lanetan languntza
  • Akonpainamendua
  • Sentsibilizazioa eta salaketa soziala
  • Taldeen dinamizazioa

Parte hartzeko eskaera egin

Non gustatuko litzaizuke parte hartu

    Bidasoa
Emandako datu pertsonalak Gizalderen ardurapean dauden erabilpen jardueretarako dira, guri zuzendutako komunikazioaren arreta bideratzeko zilegizko interesean oinarrituta. Sarbide, zuzenketa, erabilpen muga, ezabapena, portabilitatea, kontrakotasun, eta baimena ezeztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu gizalde@gizalde.eus helbidera idatziz. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu gure pribatutasun politika.