AURRERATU
AURRERATU ELKARTEA elbarritasun fisiko edo psikikoren bat duten haur eta gazteen guraso talde bat gara. Bidasoaldean lan egiten dugu; hain zuzen, Irunen, Hondarribian eta Hendaian bereziki.
Garapenean nolabaiteko nahasmendua (heldutasun atzerapena, autismoa, Down sindromea, garun paralisia, X sindrome hauskorra, hiperaktibotasuna) duten haurren gurasoek, edo eta familiako beste edozeinek osatzen dute elkartea.
Gure seme-alabentzat ekintzak antolatzen ditugu, eta beste erakunde publiko edo pribatuek antolatzen dituztenetan parte hartzen dugu.
Gure helburua integrazioa da, ez bakarrik eskolan, baita aisialdian, kulturan eta denbora librean ere.
Informazio gehiago web gunean.
Entitatearen jarduera
Dibertsitate funtzionala Haurrak eta gazteak