Pausoak
Programaren hasiera: 2020/01/01
Pausoak, naturarekin harreman zuzenean garatzen den programa okupazionala da. Kutxa Ekogunea parkean dago kokatuta, Donostiako erdialdetik 10 minutura. Pausoak programan landa-izaerako hainbat jarduera egiten ditugu, adimen urritasuna duten pertsonen parte-hartze aktiboa eta garapen pertsonal eta soziala ahalbidetzen dutenak.
Zu bezalako pertsonak behar ditugu erabiltzaileei komunitateko eguneroko jardueretan laguntzeko. Ez duzu inolako ezagutza espezifikorik izan behar, zure denbora librea partekatzeko gogoa besterik ez; astean bizpahiru orduz jarduea pila egin ditzakegu: kafe bat partekatu, paseatzera irten, erosketak egin, kirola egin, sukaldatu, museoak bisitatu.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
- Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
- Dibertsitate funtsionala dutenak
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Akonpainamendua
- Prestakuntza eta okupazio lanak
- Taldeen dinamizazioa