Gertuan Fundazioko Boluntariotza Programa
Programaren hasiera: 2026/02/01
Gertuan Fundazioan boluntarioak bilatzen ditugu, euren denbora partekatu eta harreman esanguratsuak sortu nahi dituztenak, pertsonak euren eguneroko bizitzan lagunduz komunitatean.Lankidetza oso sinplea baina oso baliotsua da: egotea, partekatzea eta elkarrekin denbora gozatzea. Kafe bat hartzeko, paseatzeko, zinemara joateko, jarduera kulturaletan parte hartzeko, egunerokotasune gestioak egiteko edo elkarrizketa bat izateko aukera izan daiteke. Ez da prestakuntza edo esperientzia behar, interesa, konpromiso minimo bat eta partekatzeko gogoa besterik ez.Dedikazio denbora malgua da eta boluntario bakoitzaren eskuragarritasunera egokitzen da: astero, hamabostean behin edo hilero izan daiteke. Partekatzen den denbora, nahiz eta txikia izan, eragin handia du.Donostian, Tolosaldean eta Deba Garaiko eta Deba Beheko zonetan denbora partekatzeko prest dauden pertsonak ditugu. Zure laguntzarekin, pertsona hauek bestelako moduan ezin izango lituzketen jarduerak egin ahal izango dituzte, bizitza esanguratsuago eta interesgarriagoa izanez.Hurbiltasunean eta harreman pertsonalean laguntzea gustatuko balitzaizu, deitu iezaguzu.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
- Asteburutan - Arratsaldez
- Asteburutan - Goizez
- Astegunetan - Arratsaldez
- Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
- Dibertsitate funtsionala dutenak
Boluntarioen profila:
- 18tik behera
- 65etik gorakoak
- Pertsona helduak
- Unibertsitarioak
Boluntarioen lanak:
- Akonpainamendua
- Laguntza komunitario
- Prestakuntza eta okupazio lanak