GERTUAN FUNDAZIOA

Gipuzkoan babesik gabe dauden adin nagusiko desgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten pertsonak laguntzen ditugu; Tutoretza izaerako laguntzak eskainiz. Irabazi asmorik gabeko erakundea da.

Entitatearen jarduera

Dibertsitate funtzionala

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Gertuan Fundazioko Boluntariotza Programa

Gertuan Fundazioko zenbait pertsona laguntzeko boluntarioak behar ditugu, komunitateko eguneroko jardueretan parte hartu ahal izateko eta kalitatezko denbora partekatzeko. Ez da ezagutza berezirik behar, zure denbora libreko zatitxo bat eskaintzeko gogoa baino. Astero, hamabostean behin edo hilero (kafe bat hartzeko, paseatzeko, zinemara joateko edo jarduera erraz bat egiteko) beste pertsona batzuen bizitza esanguratsuagoa eta interesgarriagoa izan dadin lagundu dezakezu.

2026-02-01