Eskuz Esku Lotzen.
Programaren hasiera: 2025/09/01
"Manos que Enlazan" Boluntariotza Programa mundu gizatiarrago, bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzen aktiboki parte hartzeko gonbidapena da. Bere hastapenetatik, Asha-Kiran Fundazioak ?bere izenak "Itxaropen Izpia" esan nahi du? pertsonen arteko topaketak duen eraldaketa-indarrean sinetsi du. Programa hau, hain zuzen ere, sinesmen horretatik sortu da: boluntariotza-keinu bakoitzak zubiak eraiki, aukerak sortu eta bizitzak eralda ditzakeela, bai laguntza jasotzen dutenenak, bai laguntza eskaintzen dutenenak.Gure proiektuen bidez, boluntarioek beren denbora, ezagutzak eta sentiberatasuna eskaintzen dituzte zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona eta komunitateei laguntzeko.
Gaur egun, nazioarteko aurrez aurreko boluntariotza Saint-Louis-en (Senegal) garatzen da soilik, Talibé Haurren Etxea proiektuaren esparruan. Bertan, boluntarioek tokiko taldearekin elkarlanean jarduten dute hezkuntza-jardueretan, aisialdiko ekintzetan, komunitate-laguntzan eta egoera ahulean dauden haurrei babesa ematen.
Era berean, Euskaditik online boluntario gisa parte hartzeko aukera ere badago, Málaga-n garatzen den Vínculos Proiektuaren barruan gaztelania-eskolak emanez. Proiektu hori gizarteratze eta komunitate-integrazio prozesuan dauden pertsona migratzaileei zuzenduta dago.Programan parte hartu nahi duten pertsona guztiek aldez aurretik informazio- eta orientazio-prozesu bat egiten dute, boluntarioentzat nahiz proiektuen onuradunentzat esperientzia egokia eta aberasgarria bermatzeko.
Garatzen diren eginkizun zehatzetatik harago, "Manos que Enlazan" programaren helburua topaketaren, elkartasunaren eta konpromisoaren kultura sustatzea da, pertsona bakoitzak bere gaitasunak guztion ongizatearen zerbitzura jar ditzan
Parte hartzeko urte garaiak:
- Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
- Astegunetan - Arratsaldez
- Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
- Errefuxiatuak
- Etorkinak
- Etxerik gabekoak
- Gutxiengo etnikoak
- Haur eta gazteak
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Administrazio eta logistika lanetan languntza
- Akonpainamendua
- Laguntza komunitario
- Sentsibilizazioa eta salaketa soziala