ASHA-KIRAN

Gure lana India, Espainia eta Senegalen ardazten da, non hezkuntza-, gizarte- eta komunitate-proiektuak garatzen ditugun. Proiektu horien bidez, zaurgarritasuna aukera bihurtu eta isolamendua komunitate bihurtzea dugu xede.

Indian, Pune hirian egiten dugu lan, hezkuntza, elikadura, osasuna, familia-laguntza eta enplegagarritasunerako prestakuntza eskainiz. Espainian, Vínculos proiektua bultzatzen dugu, Málagan migratzaile eta asilo-eskatzaile diren gazteentzako harrera eta laguntza gunea. Senegalen, tokiko erakundeekin elkarlanean aritzen gara, hezkuntzarako sarbidea eta haurren babeserako baliabideak bermatzeko.

Asha-Kiranek sinesten du elkartasuna dela indar eraldatzailea eta hezkuntza dela aldaketaren sustraia. Gure konpromisoa da kulturen eta pertsonen arteko zubiak eraikitzea, lankidetza-sare biziak sortuz, non itxaropena ez den ideal bat soilik, baizik eta esperientzia erreala.

Informazio gehiago web gunean.

Entitatearen jarduera

Komunitarioa Giza eskubideak Giza bazterkeriaren aurkako lana Haurrak eta gazteak Etorkin eta errefuxiatuak Gutxiengo etnikoak Emakumeak Pobrezia eta etxerik gabekoak Osasuna

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Eskuz Esku Lotzen.

"Manos que Enlazan" Boluntariotza Programak elkartasuna, topaketa eta gizarte-konpromisoa sustatzen ditu boluntarioen parte-hartze aktiboaren bidez. Gaur egun, bi modalitate eskaintzen ditu: nazioarteko aurrez aurreko boluntariotza Saint-Louis-en (Senegal), haur zaurgarriei eta tokiko komunitateari laguntzeko; eta online boluntariotza Euskaditik, Málaga-ko Vínculos Proiektuaren barruan pertsona migratzaileei gaztelania-eskolak emanez. Parte-hartzaile guztiek aldez aurretik informazio-prozesu bat egiten dute, esperientzia egokia eta aberasgarria bermatzeko inplikatutako pertsona guztientzat.

2025-09-01