Ekintza ekologista Ekologistak Martxan
Programaren hasiera: 2026/04/01
Ekologistak Martxanentzat, boluntariotza ingurumenaren alde modu aktiboan parte hartzea da. Hau da, jendeak aukera du kanpainetan, sentsibilizazio jardueretan, mobilizazioetan edo protestetan parte hartzeko.
Boluntariotza ez da gauza bakar batera mugatzen. Pertsona bakoitza interesatzen zaion proiektu edo kanpainan parte har dezake. Gainera, erabakiak taldean hartzen dira, eta boluntarioek ere iritzia eman eta eragina izan dezakete zer egin erabakitzeko orduan.
Horrez gain, ingurumenari buruz ikasteko eta besteak kontzientziatzeko jarduerak ere egiten dira, baita alternatiba ekologikoak bilatu eta zabaltzeko lana ere. Batzuetan, ekintza praktikoak egiten dira, adibidez naturguneak zaintzen edo tokiko proiektuetan laguntzen.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
- Asteburutan - Arratsaldez
- Asteburutan - Goizez
- Astegunetan - Arratsaldez
- Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
- Gizartea orokorrean
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Administrazio eta logistika lanetan languntza
- Sentsibilizazioa eta salaketa soziala