Valentziak bizi duen krisiaren aurrean, elkartasun-erantzun espontaneoa sortu da. Elkartasun guzti hori eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da laguntza guztia zuzen bideratzea eta antolatzea, unean uneko benetako beharrak kontuan hartuz. Horretarako, Valentziako Generalitateak herritarren, elkarteen eta enpresen eskura jarri duen SOM SOLIDARITAT atari ofiziala erabiltzea gomendatzen da, DANAren ondorio larriak jasan duten pertsonentzako laguntzak eta dohaintzak bideratzeko.
Oraindik ere, premia nagusia erakunde horiek emandako kontuen bidez dirua bidaltzea da. Aurrerago beste laguntza batzuk beharko dira, hondamendiaren eragina luzatu egingo baita.
Informazio zehatzena Eusko Jaurlaritzak, erakunde ezberdinekin elkarlanean argitaratu duen “Estem amb vosaltres ELKARTASUNA VALENTZIAREKIN” diptikoan duzu.
Informazio gehiago:
–“Herritarren aktibazioa eta lankidetza – Valentziako larrialdia” (Iturria: BizkaiaGara).
-“Herritarren aktibazioa eta lankidetza – larrialdia DANA Valencia” (Iturria: Batekin).
–“Lankidetza arduratsu eta koordinaturako deia” (Iturria: Valentziako Boluntariotzaren Plataforma).
-“Valentziako erakundeen erantzuna DANAren aurrean” (Iturria: Valentziako GGKEn koordinakundea).