Europako Elkartasun Gorputz programaren barruan dauden aukerak ezagutzera emateko helburuarekin; CES-Erasmus +.Gazteak Ekintzan, Europar Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak garatutakoa, KAEBNAIk antolatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren koordinazio eta laguntzaz, Europako Boluntariotza Zerbitzuaren / Elkartasun Kidego Europarraren Prestakuntza Ikastaro hau. Gipuzkoako gazteei zuzenduta.
ANTOLAKETA
- DATA: azaroaren 27tik 29ra.
- AURREZ AURREKO IKASTAROA.
- PARTEHARTZAILEEN PERFILA: SVE/CES programan parte hartu nahi duten gazte boluntarioak.
- PARTEHARTZAILE KOPURU AURREIKUSIA: 20 plaza.
- PROZEDURA, EPEAK ETA ESKAERAK AURKEZTEKO LEKUA: Partehartzaile bakoitzak bere izen-emate fitxa bidaliko du, guztiz osatua. 2026ko azaroaren 22a BAINO LEHEN
Partehartzaileek garraioa antolatu eta kudeatuko dute, komenigarria den garraioa aukeratuz, lekua eta deialdi data kontuan izanik.
INFORMAZIO GEHIAGO.