Gipuzkoako Foru Aldundiaren “boluntario eta irabazi asmorik gabeko erakundeetako kideentzat formazio plana 2026” planaren esparruan, Tapunturen lankidetzarekin, honako prestakuntza-ekintza antolatu da:
PRESTAKUNTZA-EKINTZAREN EDUKIA:
-7 moduloz osatutako online formazio-saio kolektiboak.
Saio hauek astearte/ostegun (10:00-12:00) izango dira urriaren 6tik abenduaren 3ra bitarte. Zuzenean edota grabazioa ikusita jarraitu ahalko dira. Hauek izango dira moduloak:
- Elkarte digital adimenduna; digitalizazioa, estrategia, kudeaketa…
- Nortasun digitala eta komunikazio adimenduna; marka, storytelling, AA…
- Edukien sorrera; irudiak, bideoak, audioa…
- Sare sozialak eta komunikazio digitala.
- Bazkideekin harreman digitala eta fidelizazioa.
- Elkarteen kudeaketa digitala; antolaketa, hodeia, bilerak…
- Adimen artifiziala eguneroko lanean.
-Sei orduko tutoretza poltsa.
Formazio-saio kolektiboen ostean elkarte bakoitzari tutore bat esleituko zaio. Honek, elkarte bakoitzarekin digitalizaziorako beharrezkoak dituen lanketa pertsonalizatuak garatzen lagunduko dio. Elkarte bakoitzak sei orduko poltsa izango du beretzat eta ordu horiek elkartearekin batera adostuko dira.
Informazio bideoa. Izen emate formularioa.