SAREGINEZek, Gipuzkoako Boluntariotza Entitateen Sareak, abenduaren 5eko Boluntarioen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Abenduaren 4an, ostiralean, Donostiako Gipuzkoa plazan ekitaldi bat antolatu du.
“Lotzen gaituen haria” da aurtengo leloa. Zeren eta lotzen gaituzten hari ikusezinek egiten gaituzte komunitate. Boluntariotzaren bidez, pertsonen arteko harremanak sendotzen ditugu, elkarri laguntzen diogu eta gure gizartea aberasten dugu, gure arteko loturak sendotuz. Hori ikusarazi eta aitortzea izango da jardueraren helburu nagusia.
Eguerdiko 12etan elkartuko gara eta 13:00tan instituzioetako agintariak bertan direla, Boluntariotzaren aldeko manifestua irakurriko da.
SAREGINEZetik, ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Bertan, sarea osatzen dugun entitateen informazioa izango duzue eskuragarri.
Komunitatea ez da berez sortzen, elkarrekin eraikitzen dugu. Zatoz!