Boluntariotzaren Euskal Kontseilua

Gizarteari eta bere erakundeei elkartasun-politiken berri emateko asmoz, Ekainaren 25eko 17/1998 Boluntarioen Legean jatorria duen Boluntariotzaren Euskal Kontseilua sortu zen, boluntario-gaien inguruan biltzeko, aholkuak emateko eta kontsulta egiteko organo gisa. Kontseilu hori gizarte-ongizate arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita dago.

Beheko dokumentuetan Boluntariotzako Euskal Kontseiluaren ekintzen inguruko informazioa aurkituko duzu, kontseilu berak bultzatutako Boluntariotza Planen inguruko informazioa, eta burutu diren boluntariotzaren inguruko ikerketak.

INFORMAZIO GEHIAGO

BIDEOA

 

Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2021-2024

  • Iturria – Eusko Jaurlaritza – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • Fecha – 2021
  • Informazioa – Estrategia honek pertsonak borondatezko zerbitzu bat ematera bultzatzen dituzten kezka eta balio sakonen isla eta pizgarri izan nahi du. Izan ere, gure jendartean gauza materialak edukitzea bultzatzen da zoriontasuna lortzeko balioko balu bezala (“asko edukitzea”, “ongi izatea” beharrean). Horrenbestez, gutxiengoaren jarrera izaten da interes materialik gabe zerbitzu ematea, eta batzuetan ez da ezta ulertu ere egiten jarrera hori. Hala ere, gero eta pertsona gehiago jabetzen ari dira oreka eta gogobetetasun pertsonala ez datozela kanpoko konkistetatik, gure ekintzetatik baizik. Gero eta jende gehiagok zerbitzu eta konpentsazio emozionalaren truke ulertzen ditu harremanak, eta ez soilik gauza materialen truke. Oparotasuna ez denez soilik merkataritza arloan neurtzen, boluntario-lanak ez du diruzko ordainik ematen, baina, bai, ordea, bizi-ugaritasuna.

Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017-2020

  • Iturria – Eusko Jaurlaritza – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • Fecha – 2017
  • Informazioa – Oraingo estrategia planteamendu horren barruan kokatzen da eta aurreko estrategiari ematen dio jarraipena, 2016an amaitu baitzen. Helburua alderdirik azpimarragarriak azaldu eta antolatzen dituen tresna lortzea da, eta ekintza koherentea zabaltzeko esparru orokor gisa balio behar du. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Jendarte Politiketako Sailaren ekimenez, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren esku sortu bazen ere, administrazio esparrutik at atera nahi dute, zertarako eta jendarte parte-hartzea garatzeko eskumenak eta betebeharrak dituzten edo ekintzak egiten dituzten jendarte eragileentzako tresna izateko. Eta administrazioak sortutako ekimena den heinean, ekintza guztiek genero ikuskera eduki behar dituzte, desberdintasunak ezabatzeko eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko.

Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2013-2016

  • Iturria – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • Fecha – 2014 urtea
  • Informazioa – Dokumentu honek 2013‐2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia biltzen du, eta aurretik egindako Boluntariotzaren Euskal Planen jarraipena da. Aurrekari horiek gure Autonomia Erkidegoan ekintza boluntarioa sustatzeko politikak gidatu dituzte 2003tik. Oroz gain, euskal herritarren zati handi baten parte‐hartze altruista, antolatu eta solidarioak esan nahi duen ezinbesteko gizarte‐eginkizuna sustatu eta horri balioa ematearen aldeko apustua da.

Boluntariotzak EAEn bizi duen egoerari buruzko urteko txostenak

  • Iturria – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • Fecha – 2002-2008
  • Informazioa – Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak, boluntariotzak Euskadiko Erkidego Autonomoan bizi duen egoerari buruzko egiten dituen urtez urteko txostenak ikus ditzakezu hemen:

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close