Azken oinarriak argitaratu zirenetik, 2015eko otsailaren 16tik, denbora asko igaro denez, oinarriak egokitu dira egungo egoerara eta beharretara. Horretarako, sakon aztertu dira bultzatu beharreko sustapen jardueraren benetako eragina eta ekintza administratibo hori gauzatzearen ondorioz espero diren onunak.

Aurrekoaren ondorioz, oinarri orokor eta espezifiko berriak onetsi behar dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuen eremuan irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundeei dirulaguntzak emateko, honako dirulaguntza lerro hauekin:

1. lerroa: Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin esku hartze sozialeko programak egiteko dirulaguntzak.

2. lerroa: Egoera eta arazo sozial jakin batzuekiko sentsibilizazio eta prebentzio programak egiteko dirulaguntzak.

3. lerroa: Gizarte behar berrien eta gizarte arretaren inguruko ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko dirulaguntzak.

4. lerroa: Eraldaketa digitalerako eta modernizazio teknologikoa egiteko dirulaguntzak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close