Iturria: Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia.

Liburu Zuri berri honek eguneraketa garrantzitsua dakar 2020ko aurreko Liburu Zuriaren sektorearen egoeraren diagnostikoarekin alderatuta, COVID-19aren pandemiaren esparruan egina. Txostenak 2023ko azken Barometroan jasotako Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren zifretan eta ezaugarrietan sakontzen du, eta sektoreak bere aurrean dituen erronka berriak identifikatzen eta aztertzen ditu.

2024ko Liburu Zuria beste katebegi bat da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren diagnostikoen serie historikoan, zeina 2015ean hasi baitzen. Izan ere, 2025ean hamar urte beteko dira lehen Liburu Zuria argitaratu zenetik. EAEko gizarte-erakundeentzako eraldaketa esanguratsuen hamar urte dira, eta baita hainbat erronkaren ugaritzearen hamarkada bat ere, hala nola erronka sozial berriak gero eta gehiago hedatzea (zahartze demografikoa, lan-prekarizazioa, nahi gabeko bakardadea, eten digitalak irautea, osasun mentaleko arazoak areagotzea, etab.), gure eredua eta zaintza-sistema egokitzea eskatzen baitute eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen erantzuteko eta berritzeko gaitasuna probatzen baitute.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2024ko Liburu Zuria.

 

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close