Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Honako bi proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
A) Ingurumen azterlanak egitea. Gai hauetakoren bati edo batzuei buruzkoak izango dira:
-Gipuzkoako Lurralde Historikoko biodibertsitatea kontserbatzea eta lehengoratzea.
-Gipuzkoako Lurralde Historikoko ur masak kontserbatzea eta leheneratzea.
-Gipuzkoako Lurralde Historikoko paisaia kontserbatzea eta berreskuratzea.
-Klima aldaketa.
B) Ingurumenari buruzko informazioko eta sentsibilizazioko ekintzak, bai eta ingurumen boluntariotza sustatzeko eta herritarren zientzia proiektuetan parte hartzeko ekintzak ere. Herritar guztientzat izango dira, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharreko jarduera hauetakoren bat edo batzuk hartuko dituzte barnean:
-Ingurumen gai hauei buruzko informazio, dibulgazio eta sentsibilizazio jarduerak egitea: uretako eta lurreko ekosistemak kontserbatzea eta lehengoratzea, garapen jasangarriko helburuak, ura eta energia aurreztea, energia berriztagarriak, klima aldaketa eta etiketa ekologikoa. Horren barruan sartuko dira erakusketak egitea, munduko egunak ospatzea, komunikazio kanpainak egitea euskarri fisikoan eta/edo digitalean, material idatziak eta/edo ikus-entzunezkoak itzultzea eta argitaratzea, eta webguneak diseinatzea.
-Ingurumen boluntariotza eta herritarren zientziako proiektuetan parte hartzea sustatzeko kanpainak.
-Prestakuntza ikastaroak eta tailerrak ingurumen boluntarioentzat eta herritarren zientziako proiektuetan parte hartuko duten pertsonentzat.