Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin lankidetzan, aurten ere argitaratu du «EAEko 2023ko boluntariotzari eta gizartean parte hartzeko beste modu batzuei buruzko azterlana».

Azterlan hori ikerketa-proiektu baten emaitza da, eta gure autonomia-erkidegoko boluntariotzari eta parte-hartze sozialari buruzko datu kuantitatiboak eguneratzea du helburu. Indarrean dauden politika eta estrategien ildotik, boluntariotzaren ezagutzan sakondu nahi da, balio altruista eta solidarioa nabarmenduz, eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatu.

Txostenak Euskadiko Hirugarren Sektoreko erakundeetan gaur egun dauden, galdutako eta potentzialki dauden boluntarioen profilari buruzko azterketa xehatua aurkezten du, baita gizarte-ekintzako beste modu batzuetan parte hartzen duten pertsonena ere. Gai hauek jorratzen dira, besteak beste: erakundeetako kide izatea, ordaindu gabeko jarduera ez-boluntarioetan emandako denbora, dohaintza ekonomikoak eta gizarte-, kultura- eta komunitate-jardueretan parte hartzea.

Txosten osoa ikusteko, esteka hau bisitatzea gonbidatzen zaitugu:

EAEko 2023ko boluntariotzari eta gizartean parte hartzeko beste modu batzuei buruzko azterlana

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close