Proiektuak egitea eta dirulaguntzak behar bezala kudeatzea funtsezkoak dira irabazi asmorik gabeko erakundeen garapenerako. Gaitasun horiek indartzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Saregintza eta Gizalderen laguntzarekin, boluntarioei eta elkarteetako arduradunei zuzendutako tailer praktiko bat antolatu du. Tailerrean, dirulaguntzak eskatzeko eta justifikatzeko prozedurak landuko dira, baita kalitatezko proiektuak diseinatzeko eta hobetzeko gako nagusiak ere. Izena emateko epea irailaren 1ean irekiko da.
Informazio gehiago.