Iturria: Sareen Sarea
Aurten Concha Clavero Molinari emango diogu Sareen Saria, bere ibilbide luzea eta gizarteratzearekin eta laneratzearekin, genero-berdintasunarekin eta gizarte-erakundeen eta administrazio publikoen arteko lankidetzazko-gobernantzarekin duen konpromisoa aitortuz.
Sareen Sariak Euskadi solidarioago, kohesionatuago eta inklusiboago bat eraikitzen lagundu duten pertsonen ibilbidea aintzatestea du helburu. Saria maiatzean emango diogu Artium Museoko auditorioan, Gasteizen, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ospakizun ekitaldian. (Gehiago irakurri)