Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Sustapenerako Estrategiaren 17. ekintzan, EHSSko erakundeentzat erabilera sozialerako gizarte-azpiegiturak sustatzeko plan baten garapena jasotzen da.
Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumenak dituen sailak informazioa emango du gizarte-erabilerarako eskura ditzakeen azpiegiturei eta horien ezaugarriei buruz. Sareen Sareak, berriz, gizarte-erakundeek dituzten azpiegitura-premiei lotutako informazioa jasoko du, erakunde ertain eta txikiei arreta berezia eskainiz. Horrela, antzemandako beharrak eta eskura dauden azpiegiturak gurutzatu ahal izango dira.
EHSSko erakundeetan erabilera sozialerako azpiegituren beharrak identifikatzea eta sistematizatzea da ondorengo galdetegi laburraren helburua. Galdetegia betetzeko epea irailaren 20ra arte izango da.
