Dirulaguntza hauen xedea da, Gipuzkoako lurraldean demokrazia parte-hartzaileko esperientzien garapena sustatzea, hain zuzen ere, herritarren inplikazio aktiboaren bidez, herritarren jabekuntza bilatuko dutenak beraien parte-hartze politikoa indartzeko eta bizitza kalitatea hobetzeko. Era berean, esperientziak garatuz lortu nahi dena da herritar erakundeek herritarrekin parte-hartze prozesuak sustatzeko duten gaitasuna sendotzea. 3. oinarri arautzailean jasota dauden arabera (2024ko apirilaren 23ko Diputatuen Kontseiluaren Akordioa), diru-laguntzen xede izango dira herritarren parte-hartzea eta ekintza komunitarioa sustatzen duten esperientziak.
INFORMAZIO GEHIAGOÚltimas noticias
- Herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzak lurraldeko herritar erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundia).
- GIZALDETIK BULETINA 2026-02-5
- Lekuz aldatu gara, orain, Ondarreta pasealekua 20-en gaude.
- Otsailaren 11ean, boluntariotzara hurbiltzeko saioa online.
- Otsailaren 24ean, boluntariotzara hurbiltzeko saioa Gizalden.