2017ko “boluntariotza eta partaidetza sozialeko beste modu batzuk EAEn” txostenetik ateratako datuen arabera, euskal biztanleriaren% 13,4k boluntario jardun du hirugarren sektoreko erakunderen batean azken urtean, hau da, 241.907 pertsona inguru. Informazio hau sexuaren arabera aztertuz gero, ikusten da emakumeen eta gizonen ehunekoa antzekoa dela. Bestalde, azken urtean erakunde hauetan lankidetzan ARITU EZ diren baina aurreko urteetan ARITU diren pertsonen bolumena (boluntario galduak) EAEko biztanleriaren %10a izan daiteke. Kasu horretan, sexuen artean badago aldea, batez ere emakumeak baitira jarduera hori “utzi” dutenak. Txosten horretan boluntariotza “potentziala” zer den ere identifikatzen da, gaur egun erakunde hauetan lankidetzan jarduten ez duten baina etorkizunean hori egiteko prest egon daitezkeen pertsonei buruzkoa. Hori %22 da, eta, batez ere, gizonak egongo lirateke egoera horretan. Laburbilduz, esan daiteke, nahiz eta 2017ko boluntarioen proportzioa antzekoa izan emakumeen eta gizonen artean, galdutako boluntariotza dela nagusi emakumeen kasuan, eta boluntario potentziala gizonen kasuan.
