Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak eta José Alberto Vicente Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko presidenteordeak, gaur, Vitoria-Gasteizen, 2021-2024 aldirako EAEko Boluntariotza Estrategiaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte. Komunikabideetan egin den agerraldia Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren bileraren aurretik izan da.
“Aurtengo abenduaren 5a ospatuko dugu laster, urteroko boluntariotzaren eguna”, esan du Lide Amilibiak. “Une oso berezia da EAEko Boluntariotza Estrategiaren ildo nagusiak ezagutzera emateko”, esan du sailburuordeak.
2021-2024 aldirako EAEko Boluntariotza Estrategia honen helburu nagusia. Estrategia prestatzeko, parte hartzeko prozesuak baliatu dira. 41 boluntariotza-erakundetako or-dezkariek parte hartu dute, bai eta profil akademiko adituko pertsonek eta administrazi-oko kideek ere; guztira, 75 pertsonak. Sailburuordeak eskerrak eman ditu berriro, “pertsona horien guztien konpromisoagatik eta inplikazioagatik; haien ekarpena funtsezkoa izan da, eta 2021-2024rako Estrategian geratu da jasota”.
Prozesu horren hasieran, topaketa bat egin zen pasa den otsailean, eta aurreko estrate-gia berrikusi zen, martxoaren erdialdera arte. Kanpo-eremuetako espezialisten ekarpe-nak maiatzeko lehen astera arte entzun ziren. Ekainaren hasieran amaitu zen zirriborro-ak berrikusten. Une horretatik aurrera, zenbait txosten jaso, aztertu eta balioetsi dira.
INFORMAZIO GEHIAGO2021-2024 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA
2021-2021 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIAREN PROIEKTUAK