Boluntariotzarekin duen konpromisoagatik aitortza merezi duen norbait ezagutzen duzu?
2026ko Gipuzkoako Boluntariotzaren Sarirako deialdia zabalik dago, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Sariaren bidez, boluntariotzaren bitartez gizarte solidarioago eta konprometituago baten alde egiten duten pertsonen eta erakundeen ibilbidea aitortu nahi da. Boluntario edo erakunderen bat ezagutzen baduzu, eta haren lana aitortza hau merezi duela uste baduzu, animatu eta aurkeztu hautagaitza! Hautagaitzak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa da, irailaren 12tik aurrera.
Informazio gehiago. Hautagaitza aurkezteko dokumentua.