Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak sustaturiko eskola eredu bat da. Eskola honek, arlotik bertatik identifikatzen diren beharrei eta erronkei erantzuteko, elkar sorkuntzarako, prestakuntzarako, baliabideak sortzeko, topaketarako eta errekonozimendurako espazioak sustatuko ditu EAEko elkarteen eta boluntarioen errealitatetik abiatuta.

Azken aldian, garai nahasiak bizi ditugu maila globalean, maila guztietan eragiten digutenak. Erakundeok ere aldaketa horietan murgilduta gaude, eta beraz, gelditu, behatu, entzun, esperimentatu, hitz egin eta probatzera ausartu behar dugu. Horregatik, lan saio batera gonbidatzen zaituztegu, erantzun guztiak, ezta ziurtasun guztiak ez baditugu ere. Baina bai elkarri entzuteko gogoa, esperientziak partekatzeko eta entitateko tentsioen artean “dantza egiteko”, gure iparrorratza eta balioak galdu gabe egokitzen lagunduko digutenak.

Apirilaren 28rako “Nola egiten diegu aurre erreleboei eta lidergoei gure elkarteetan?” deituriko lan saioa antolatu da.

Informazio gehiago eta izen ematea.

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close