SKVL, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak sustaturiko eskola eredu bat da. Eskola honek, arlotik bertatik identifikatzen diren beharrei eta erronkei erantzuteko, elkar sorkuntzarako, prestakuntzarako, baliabideak sortzeko, topaketarako eta errekonozimendurako espazioak sustatuko ditu EAEko elkarteen eta boluntarioen errealitatetik abiatuta.
Apirilak 13, 20 eta 22rako, online-prestakuntza antolatu du (Boluntariotza entitateentzat Soluzio Digitalak) ondorengo helburuarekin: boluntariotzako erakundeen ordezkarien beharretara egokitutako soluzio digitalak ezagutaraztea, tailer praktikoen bidez, funtsezko alderdiak hobetzeko, hala nola: komunikazioa, baliabideen eta proiektuen kudeaketa eta parte-hartzea.
Informazio gehiago eta izen ematea.