Aisialdi ekintzak
Programaren hasiera: 2022/01/01
Osasun mentaleko arazoren bat duten pertsonei zuzendutako aisialdiko eta denbora libreko jardueretan lagundu.
Egunero Txokora (elkartzeko gunea) joaten diren pertsonei, etxetik irteteko motibazioa izateko, bere buruarekin ondo sentitzeko, harremanak izateko, ilusio bat izateko jarduerak eskaintzen zaizkie, askotan izaten duten estigmari eta bakardadeari aurre eginez.
Boluntarioen parte-hartzeari esker, Txokora joaten diren pertsonek antzerkia, yoga, memoria-tailerra, irratia, irakurketa-kluba, ingelesa, frantsesa, euskara, adimen emozionala, erlaxazioa, gimnasia eta igeriketa ekimenetan parte hartu dezakete.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
- Astegunetan - Arratsaldez
- Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
- Gaitxotasunak dituztenak
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Akonpainamendua
- Prestakuntza eta okupazio lanak
- Taldeen dinamizazioa