FUNDACION WHYNOT

Gaixotasun edo nahaste mentalak dituzten pertsonei, aisialdiaren arloan (ez arlo sanitarioan) laguntzeko asmoz sortu da fundazioa, pertsona horien BIZI KALITATEA HOBETZEA du bere helburua.

Pertsona horietako asko, asetzen ez dituen egunerokotasunetik, errutinatik,  ateratzeko gai ez dira. Why Not fundazioak ametsak izaten lagundu nahi die, ohiz kanpoko zer edo zertan ilusioa jar dezaten, egunerokoa eramateko motibazio berria izan dezaten, beste poz bat.

WHY NOTen jardunak bost ildo jarraitzen ditu:

- Terapia artistikoak edota sormenari eragitekoak. Gaixotasuna ez da osasun eza soila. Zenbaitetan gaixoak, bizi duen inguru zehatzean, bere benetako ahalmenen garapenera iristeko ezina ere izaten du. Gaixoari bere bizitzaren gida hartzen laguntzen diote terapia hauek, bere garapenean protagonista sentiaraziz.

- Terapia sozio-kulturalak. Duten axolagbaeziagatik, gaixotasun mentala pairatzen duten gaixoek ez dute behar adinako ekimenik zentroetan, nahiz zentroetatik kanpo eskeintzan zaizkien proposamenetan berez parte hartzeko.

- Birgizarteratzea. Sarritan, medikuek alta ematen dietelarik, gaixoek zailtasunak izaten dituzten egunerokoari aurre egiteko. Zaintzapeko pisuetan (edo etxean) bizitzera doazenerako informatika ikastaroak, sukaldaritza edo oinarrizko zaintzari buruzkoak ematen dizkiegu.

- Kirola terapia gisa. Psikologian aditu direnek diote, kirola egitea terapia egokia dela oso gaitz mentalei aurre egiteko.

Bestelakoak. Lehiaketak?

Informazio gehiago WHYNOT Fundazioaren web gunean.

Entitatearen jarduera

Aisialdia eta astialdia Giza bazterkeriaren aurkako lana Osasuna

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Aisialdi ekintzak

Osasun mentaleko arazoren bat duten pertsonei zuzendutako aisialdiko eta denbora libreko jardueretan lagundu.

Iraunkorra