CLUB DEPORTIVO KEMEN KIROL ELKARTEA

1994an sortu zen desgaitasuna duten eta ez duten pertsonentzako Kirol Kluba da KEMEN. Gaur egun 150 bazkide eta 200 boluntario baino gehiago ditugu jarduera ezberdinetan laguntzeko. Ezgaitasuna duten eta ez duten pertsonek osatutako klub inklusiboa da. Kirolari gehienek ezintasunen bat dute eta jolas-kirolak zein lehia-kirolak praktikatzen dituzte. KEMENen, halaber, hainbat boluntario daude (desgaitasuna dutenak eta ez dutenak), klubaren administrazio-lanetan, jardueren dinamizazioan eta kirol-atalen antolaketan laguntzen dutenak, hala nola entrenatzaileak, laguntzaileak, fisioterapeutak, sentsibilizazio-kanpainak egiten dituztenak, etab. Informazio gehiago Kemen-en web gunean.

Entitatearen jarduera

Dibertsitate funtzionala

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Kirol ekitaldietan eta sentsibilizazio ekimenetan laguntza

Boluntarioek kirolariei laguntzen diete kirolariek parte hartzen duten kirol-lehiaketetan. Boluntarioek KEMENek parte hartzen duen sentsibilizazio-jarduerak antolatzen eta gauzatzen laguntzen dute.

Iraunkorra