GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA - FEDERACIÓN GUIPUZCOANA DE DEPORTE ADAPTADO

Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa irabazi asmorik ez duen entitatea da. Nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena du, eta kirolari, laguntzaile, teknikari, epaile, kirol elkarte eta klubak biltzen ditu bere baitan, Gipuzkoako Lurralde Historikoan urritasuna duten pertsonek kirola egin dezaten sustatzeko eta antolatzeko.

Federazio honek hainbat kirol mota biltzen ditu, eta urritasun fisikoak, psikikoak, sentsorialak, adimenekoak, garun paralisia dutenak eta urritasun mistoak dituzten pertsonak biltzen ditu. Kirol mota egokitua da, eta  bertan sartzen dira Euskadiko kirol federazioak araupetzen dituen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean biltzen diren kirol praktika (mota eta diziplina) guztiak eta ezintasunak dituzten pertsonak egiten dituzten beste kirol bereziak.

Informazio gehiago Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko webean.

Entitatearen jarduera

Kirola Dibertsitate funtzionala

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

ESKOLA KIROL EGOKITUA

Eskola Kirol Egokituko Programa (EKE) desgaitasuna duten eskola- umeei zuzenduriko programa (6 - 20 urte).

Iraunkorra