ESKOLA KIROL EGOKITUA

Programaren hasiera: Iraunkorra

Kirola Haurrak eta gazteak

Eskola Kirol Egokituko Programa (EKE) desgaitasuna duten eskola- umeei zuzenduriko programa (6 - 20 urte).

Eskola- ume hauek, beraien ezaugarriak direla medio, eskubidez praktikatzea dagokien eskola kiroleko programatik kanpo gelditzen dira maiz, beraien ikastetxe edota beraien bizilekutik gertuen dituzten kirol elkarte nahiz kirol zerbitzuek dibertsitate funtzionalari arreta emateko garaian dituzten gabeziak direla eta.

Gipuzkoako Eskola Kirol Egokituko programa eskualdeka antolatzen da, eskualde bakoitzean dagoen erabiltzaile kopurua, hauen bizilekua eta partehartzaileen ezaugarri nahiz adina kontutan hartuz talde ezberdinak eratu eta ikasturte guztirako programazioa egituratzen delarik.

Talde bakoitzak astean zehar gutxienez bi saio egiten ditu, bata aretoan eta bestea igerilekuan. Ikasturtean zehar, gainera, zenbait asteburutan partehartze irekia izaten duten jarduera ezberdinak eskaintzen zaizkie, jarduera hauek elkarte ezberdinekin elkarlanean antolatzen ditugularik: futbol egokituko topaketak, denontzako mendi irteerak, surf inklusiboko jardunaldiak, sentsibilizazio jardunaldiak,?

Parte hartzeko urte garaiak:

  • Ikasturtean zehar (Iraila-Ekaina)

Parte hartzeko denbora:
  • Astegunetan - Arratsaldez

Ekintzaren hartzaileak:
  • Haur eta gazteak

Boluntarioen profila:
  • Gazteak (18-30 urte)
  • Pertsona helduak
  • Unibertsitarioak

Boluntarioen lanak:
  • Akonpainamendua
  • Oinarrizko premiei erantzun

Parte hartzeko eskaera egin

Non gustatuko litzaizuke parte hartu

    Bidasoa
    Donostialdea
    Goerri
    Tolosaldea
Emandako datu pertsonalak Gizalderen ardurapean dauden erabilpen jardueretarako dira, guri zuzendutako komunikazioaren arreta bideratzeko zilegizko interesean oinarrituta. Sarbide, zuzenketa, erabilpen muga, ezabapena, portabilitatea, kontrakotasun, eta baimena ezeztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu gizalde@gizalde.eus helbidera idatziz. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu gure pribatutasun politika.