Albinismoa Afrikan - Sentsibilizazioa
Programaren hasiera: Iraunkorra
Albinismoa sortzetiko baldintza bat da; larruazalean, ilean eta begietan melaninarik ez izatea. Munduan albinismoak eragindako pertsonen proportzioa aldatu egiten da eskualdearen arabera. Saharaz hegoaldeko Afrika da munduko prebalentziarik altuena duen eskualdea.
PCA dutenek, ikusmen urritasuna eta beste akats oftalmologiko batzuk izaten dituzte; gainera, eguzki-erredurak izateko arrisku handia dute. Afrikako herrialde batzuetan erronka sozial eta kulturalei egiten diete aurre, egoera hau bizi dutenak diskriminazio, estigma eta indarkeriaz inguratuta daudelako.
Afrikako 31 herrialdetan 711 eraso izan dira, 242 baino gehiago hilketak. Nazio Batuek Eskualde Plan bat jarri zuten abian Afrikan, PCA jasaten dutenak babesteko. Era berean, Osasunaren Mundu Erakundeak onartzen du albinismoa osasun publikoko arazo garrantzitsua dela Saharaz hegoaldeko Afrika osoan, eta gaur egun arriskuan dagoen biztanleria horren inguruko ikerketa burutzen ari da.
Beren ahultasun-egoerak muturreko pobreziara kondenatzen ditu askotan, eta aire zabaleko lanekin bizimodua ateratzea behartzen ditu. Afrikan, minbizia da heriotza-kausa nagusia PCA jasaten dutenen artean, azaleko minbizi aurreratua baitute 30 eta 40 urte bitartean.
Beyond Suncarek Malawin, Ruandan, Ugandan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan egiten du lan, azaleko minbizia prebenitzeko eta albinismoa duten pertsonentzako gizarteratzea sustatzeko programa bat ezarriz, 4.000 onuradun baino gehiago artatuz.
Ezagutzen ez den errealitate hori ezagutarazteko lagundu dezakezu, sentsibilizazio-jardueren bidez.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
- Asteburutan - Arratsaldez
- Asteburutan - Goizez
- Astegunetan - Arratsaldez
- Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
- Dibertsitate funtsionala dutenak
- Gizartea orokorrean
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Administrazio eta logistika lanetan languntza
- Sentsibilizazioa eta salaketa soziala