Elkarrekin ikasiz
Programaren hasiera: 2022/10/03
LAU HAIZETARA EUSKALDUNON TOPAGUNEAK eta UDALAK elkarlanean abiatu dugu ELKARREKIN IKASIZ egitasmoa, zeinak helburu duen, euskararekin arazoak dituzten, lehen hezkuntzako herriko ikasleei etxerako lanetan laguntza eskaintzea.
Misioa eta helburu nagusiak :
Lehen hezkuntzako Errenteriako 6 ikastetxeetako ikasleei etxerako lanetan laguntza edota jolasen bitartez mintza-praktika eskaintzea. Pandemiaren logika gainditu eta egitura egonkorra saretu nahi da. Batetik, hizkuntza-gabeziei aurre egin, eta bestetik, hezkuntza prozesuan laguntza behar duten ikasleei bideratzea.
Errenteria/Oreretako erakundeen, gizarte-eragileen, herriko bizilagunen eta euskararen normalizazioaren inguruko pertsonen arteko loturak sortzea.
Uste dugu normalizazio linguistikoa landuz gure herrian gizarte-kohesioa lortzen dela eta, horretarako, arrazoi desberdinengatik zaurgarrienak diren pertsonak eta sektoreak lagundu behar ditugu, gizarte-kohesioaren eta euskararen autobusa hartu dezaten.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Ikasturtean zehar (Iraila-Ekaina)
Parte hartzeko denbora:
- Astegunetan - Arratsaldez
Ekintzaren hartzaileak:
- Haur eta gazteak
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Prestakuntza eta okupazio lanak