Haurren zerbitzua -Hezkuntza-errefortzua

Programaren hasiera: 2021/10/01

Aisialdia eta astialdia Giza bazterkeriaren aurkako lana Haurrak eta gazteak

Programaren helburua gizarte-bazterketa arriskuan dauden haurrei arreta soziohezigarria eskaintzea da. Boluntarioek zentroetako hezkuntza-taldearekin lankidetzan jarduten dute, bai eskola-laguntzako jardueretan, bai 6 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi hezitzaileko ekintzetan. 

Haien eginkizun nagusien artean dago laguntza pertsonala edo taldekakoa eskaintzea, errendimendu akademikoa hobetzeko eta ikasketa-ohitura onak sustatzeko. Eskatzen den dedikazioa astelehenetik ostegunera arratsaldez da, 16:30etatik aurrera, eta ostiraletan aisialdi eta denbora libreko jarduerak egiten dira. Horrez gain, elkarteak antolatutako prestakuntza eta jardueretan parte hartzeko prestasuna izatea espero da. 

Jarduerak bi zentrotan garatzen dira: bat Amaran eta bestea Altzan. Baloratuko da haurrekin eta nerabeekin aurretiazko esperientzia izatea, baita gizarte-hezkuntza, psikologia, pedagogia edo maisutza bezalako arloetan prestakuntza edukitzea ere. 

Eskakizunen artean daude: 18 urtetik gorakoa izatea, euskaraz (mintzatuta eta idatzita) jakitea eta sexu-delituekin lotutako aurrekari penalik ez dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea. 

Profila: pertsona helduak, konprometituak, talde-lanean aritzeko gaitasuna dutenak, hezkuntzarekiko sentsibilitatea eta gizarte-eraldaketan laguntzeko gogoa dutenak.

Parte hartzeko urte garaiak:

  • Ikasturtean zehar (Iraila-Ekaina)

Parte hartzeko denbora:
  • Astegunetan - Arratsaldez

Ekintzaren hartzaileak:
  • Haur eta gazteak

Boluntarioen profila:
  • Gazteak (18-30 urte)
  • Pertsona helduak
  • Unibertsitarioak

Boluntarioen lanak:
  • Akonpainamendua
  • Prestakuntza eta okupazio lanak

Parte hartzeko eskaera egin

Non gustatuko litzaizuke parte hartu

    Donostialdea
Emandako datu pertsonalak Gizalderen ardurapean dauden erabilpen jardueretarako dira, guri zuzendutako komunikazioaren arreta bideratzeko zilegizko interesean oinarrituta. Sarbide, zuzenketa, erabilpen muga, ezabapena, portabilitatea, kontrakotasun, eta baimena ezeztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu gizalde@gizalde.eus helbidera idatziz. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu gure pribatutasun politika.