AGADELPRISE
AGADELPRISE (Linfedema Primarioa, Sekundarioa, Lipedema eta Flebedema gaixoen Gipuzkoako Elkartea)
Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, linfedema eta lipedema duten pertsonak eta haien familiak artatzen, orientatzen eta laguntzen dituena, bai gai fisikoetan, bai psikologikoetan, gaixotasunarekin zerikusia duten gai administratiboetan, tratamendu eta kirurgia alternatiboen bilaketan, etab.
Besteak beste, jarduera fisikoa sustatzen du, patologia linfatikoak dituzten pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa.
Linfedema bat, lipedema bat edo biak, lipolinfedema bat, pairatzea mugatzailea eta ezgaitzailea izan daitekeen arren, erasandako pertsonak borrokalari handiak dira, eta asko arduratzen dira haien elikaduraz eta beren baldintzetara egokitutako jarduera fisikoa bilatzeaz, gaixotasun horiek izan arren.
Entitatearen jarduera
Osasuna