HIRITARRON HARRERA SAREA - RED DE ACOGIDA CIUDADANA
Hiritarrez osaturiko sarea gara eta borondatez lana egiten dugu Donostiara iritsitako migranteekin. Gehienak kale gorrian daude, eta halaber, atzerritarren lege baztertzailearen menpe. Horrek saihesten die berdintasunean erabiltzen bizitza aurrera ateratzeko baliabideak. Askotan gainera, bazterketa eta tratu diskriminatzailea jasaten dute arrazoi xenofoboak direla medio. Urteak daramatzagu horretan, eta unean uneko beharren araberako hainbat egokitzapen egin ondoren, gaur egun hainbat lan-taldetan osatu gara. Informazio gehiago bere facebook orrian.
Entitatearen jarduera
Etorkin eta errefuxiatuak