GURUTZE GORRIA - CRUZ ROJA

Gurutze Gorria munduko mugimendu humanitario, herritar eta independente handiena da, gizatasuna eta duintasuna pertsona guztiengana, edonon eta une eta egoera guztietan iristea helburutzat duena.

Entitatearen jarduera

Komunitarioa Aisialdia eta astialdia Lankidetzarako eta garapenerako hezkuntza Giza eskubideak Dibertsitate funtzionala Giza bazterkeriaren aurkako lana Haurrak eta gazteak Etorkin eta errefuxiatuak Gizartea eta laneratzea Adinekoak Pobrezia eta etxerik gabekoak Ingurumena Babes zibila eta larrialdiak Osasuna

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Egoitzetako harrerari laguntzeko euskarri psikoedukatiboa (6-12 urte)

Familiako egoera zailen aurrean, Gipuzkoako hainbat adin txikikok beren etxebizitza utzi eta egoitza harrera baliabideetan sartzeko beharra izaten dute. Bertan egongo dira beren familiako egoera hobetu eta bueltatzteko baldintzak bermatzen diren arte, edo erakundeek familia alternatiboak bilatu arte, beren garapen integrala bermatzeko. Egoitzan dauden bitartean, programa hontatik, haurrentzat erreferentziazko pertsona boluntario bat eskaini nahi da, berarentzako denbora tartea hartu eta arreta pertsonalizatua bermatuko diona.

2025-01-01

Tutoretzapetik Kanpo edo Arriskuan dauden Gazteen Emantzipazioari Laguntza

Hezkuntza-asmo argiarekin ikuskatutako ostatuak, gaztearen gaitasunak eta trebetasunak hobetzera bideratuak, bizitza independenterako beharrezkoak diren gaitasunak eskura ditzan.

Iraunkorra

Desgaitasuna duten Pertsonak

Programaren helburua desgaitasuna duten pertsona askok jasaten duten isolamendua arintzea da.

Iraunkorra

Adineko Pertsonak

Adinekoen programaren helburua isolamendua eta nahi ez den bakardadea murriztea da.

Iraunkorra

Itsas Salbamendua

Itsas Salbamenduak, itsasoan bizia edo osasuna arriskuan ikus dezaketen pertsonak babestea du helburu.

Iraunkorra

Gazteen Gurutze Gorria

Gazteen Gurutze Gorria, Gurutze Gorriaren gazteen atala da.

Iraunkorra

Lurreko Prebentiboak

Lehorreko ingurunean arriskua aurreikus daitekeen ekintza edo lekuetan arreta soziosanitarioa ematea.

Iraunkorra